Prest daude Irungo jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko programak

Nuria Alzaga Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko ordezkariak San Pedro eta San Martzial 2024 jaiei begira indarkeria matxistak eta alkoholaren eta substantzien kontsumoa prebenitzeko programa aurkeztu du ostegunean, prentsaurrekoan.

Berdintasunaren eta Prebentzioaren alorrean, gizartea sentsibilizatzeko ekintza-multzo bat da. Jarduera ugari biltzen ditu, indarkeria matxisten jarrerak eta ekintzak prebenitzeko, eta prebentziozko beste ekintza batzuk ere bai, jaietan arduraz kontsumitzeko. Programa ekain osoan garatuko da.

Ordezkariak adierazi duenez, “Berdintasun arloa urtero ari da lanean helburu berarekin, alegia, indarkeria matxistarik gabeko espazio seguruak eskaintzea. Horrekin batera kontsumo arduratsu bat ere lortu nahi da, jaiak denok errespetuz goza ditzagun”.

Puntu moreak

Programaren esparruan, indarkeria matxistari buruzko informazioa emateko puntuak (puntu moreak) jarriko dira, indarkeria matxistaren inguruan informazioa eta aholkuak emateko. Berdintasunaren alorreko profesionalek zuzenduko dituzte puntu more horiek, eskema honen arabera:

DataLekuaOrdutegiaJarduera
06/14Urdanibia plaza22:00 – 01:00 (3)Kontzertua
06/15San Juan plaza22:00 – 01:00 (3)Kontzertua
06/21San Martzial karrika22:00 – 01:00 (3)Kontzertuak
06/22FICOBA17:00 – 20:00 (3)Gazte-bazkaria
06/22Urdanibia plaza22:30 – 02:30 (4)Kontzertua
06/23Urdanibia plaza22:30 – 02:30 (4)Kontzertua
06/27Istillaga plaza21:00 – 00:00 (3)Gaztegunea
06/28Urdanibia plaza22:00-02:00 (4)Kontzertua
06/30Urdanibia plaza21:30 – 01:30 (4)Diskofesta

*(Guztira 9 puntu more eta 31 orduko arreta)

Gainera, eta nobedade nagusi gisa, gune horiek berak erabiliko ahal izango dituzte garraio publikoko geltokietara, auzoetara, etxeetara eta abarretara lagun diezaieten nahi duten pertsonek. Joan-etorri horietan, laguntzeko boluntarioak ere egongo dira.

Telefono morea

“Telefono morea” ere aktibatuko da, indarkeria matxistaren biktimei laguntza eta arreta emateko. Zerbitzu hori indarkeria matxistaren biktimei laguntzen aditua den Isabel Fornieles Pereira psikologoak zuzenduko du.

Zerbitzu horrek dagoeneko martxan diren baliabideak osatuko ditu, eta, haren bidez, berehalako arreta puntuala emango zaie biktimei, kasua dagokion baliabidera bideratu arte, hala nahi badute.

Ekainaren 14ko 17:00etatik ekainaren 16ko 17:00etara bitartean eta ekainaren 22ko 17:00etatik uztailaren 1eko 17:00etara bitartean eskainiko da zerbitzu hori etengabe. Zerbitzua eskatzeko, 607 07 02 02 telefono-zenbakira deitu beharko da, edo WhatsApp mezua bidali.

Dokumentu morea

Irungo Udalak dokumentu batean jaso ditu indarkeria matxisten kasuetan jarduteko neurri guztiak. Aurten, gainera, hiriko elkarte feministekin eta/edo emakume-elkarteekin eta LGTBIAQ+ elkartearekin batera berrikusi eta eguneratu da:

  • Argoiak.
  • Uxoa.
  • Lumak haize.
  • Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
  • Txingudiko Elkarte Feminista.
  • Gaurko Andreak Berdintasunaren Alde.
  • Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.
  • M8 Asanblada.

Prebenitzeko, kontzientziatu

Gainera, Irungo jaietan, erdialdean eta San Miguelen, dokumentu moreak, pegatinak eta biniloak banatuko dira, biktimentzako telefono-zenbaki interesgarriekin, eta berdintasunaren aldeko ezpainzapiak ere banatuko dira. Guztia, eraso matxistarik gabeko jaiak lortzeko helburuarekin.

Kontsumo arduratsurako prebentziozko jarduerak

Halaber, udalak zenbait prebentzio-jarduera antolatu ditu aurtengo jaietarako, eta horien helburu nagusia da alkoholaren eta substantzien kontsumo arduratsua bermatzea:

  • PRESTAKUNTZA AKOHOL BANATZAILEEI

Xedeko publikoa: Irungo erdialdeko ostalaritza-sektorea.

Eguna: Maiatzak 13/20 (09:00-12:00)

Lekua: Palmera Montero.

Enpresa: Hazkunde Osasun Zentroa.

Helburuak: Azpimarratzea ostalaritza osasun-agente gisa garrantzitsua dela bezeroen alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoaren aurrean. Oinarrizko alderdiak azalduko dira alkoholari, beste droga batzuei, arlo horretako legeriari, egoera problematikoei, mendekotasun kimikoari eta eraso sexistei buruz.

  • PREBENTZIOZKO ALKOHOLEMIAK

Xedeko publikoa: Herri Bazkarian eta jaietan parte hartu behar duten gazteak.

Eguna: Ekainak 22, (17:00-20:00) eta ekainak 23 (22:00-02:00).

Lekua: Ficoba eta Urdanibia plaza.

Enpresa: Sasoia.

Helburuak: Gazteak alkohol gehiegi kontsumitzeari buruz informatzea, sentsibilizatzea eta arreta ematea, eta kontsumitutako alkohol-mailari buruzko proba kuantitatiboak egitea.

  • SUBSTANTZIEN TESTINGA

Xedeko publikoa: Drogak kontsumitzen dituzten pertsonak.

Eguna: Ekainak 22 (24:00-3:00).

Lekua: Urdanibia plaza, Gizarte Zerbitzuen ondoan.

Enpresa: Ailaket.

Helburuak: Aisialdi giroan gazteek drogak kontsumitzeak dituen arriskuei buruz informatzea eta sentsibilizatzea. Kontsumitu behar dituzten substantziak une berean aztertzea.

  • BOTILTZARRA

Xedeko publikoa: Kalean alkohola kontsumitzen duten gazte eta adingabeak.

Eguna: Ekainak 30 (21:00-01:00).

Lekua: Urdanibia plazaren inguruetan (Diskofesta).

Enpresa: Ailaket.

Helburuak: Alkohola kontsumitzeak dituen arriskuei buruz sentsibilizatzea eta kalteak murrizteko neurriei buruzko informazioa ematea.

  • PREBENTZIO KANPAINA GUTUNEN BIDEZ

Xedeko publikoa: Ostalaritzako eta alkohola saltzen duen merkataritzako sektorea.

Eguna: Ekainaren erdi aldera.

Helburuak: Adingabeei alkohola saltzeko debekuari eta kontsumitzeko debekuari buruz legeak zer dioen gogoraraztea.

  • PREBENTZIO KANPAINA KARTELEN BIDEZ

Xedeko publikoa: Irundarrak.

Eguna: Ekain osoan.

Euskarria: Jaietako programa, webgunea eta topaguneak.

Helburuak: Herritarrak kontzientziatzea guztion erantzukizuna dela alkoholaren kontsumoa prebenitzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude