Jaietan ere Irun bizikidetzaren alde

Hiriko jaien gertutasuna dela eta, agerraldi bat egin dute Foruen kalean Miguel Ángel Páez Irungo Udaleko lehen alkateorde eta Hiri Bultzadako ordezkariak eta Sergio Javier Irungo Udaleko Herritarren Parte Hartzeko ordezkariak, Irungo auzo-elkarteen federazioko zenbait kiderekin eta Danok Bat ostalaritza-elkarteko ordezkariekin batera, jaietako sentsibilizazio-kanpaina aurkezteko. «Jaietan errespetatu / En fiestas, respeta» lelopean, irundarrak animatu nahi ditu jaiez gozatzeko eta ohitura onak mantentzeko, bizilagunekin harmonian jokatuta.

Miguel Ángel Páez Hiri Bultzadako ordezkariak azaldu duenez: «Badakigu Sanmartzialak oso egun bereziak dira eta pertsona ugari ibiltzen dela hirian, bai irundarrak, bai kanpokoak. Horregatik, kanpaina honen bidez irundar guztiei apartekoak izango diren jai batzuez gozatzeko gonbita luzatzen diegu eta, aldi berean, errespetuz eta arduraz jokatzeko eskatu, bizikidetzaz betetako jai batzuk lortze aldera».

Bestalde, Sergio Javier Herritarren Parte Hartzeko ordezkariak gogora ekarri du dibertsioa eta errespetua ez direla elkarren etsaiak, eta bi balio horiek «eskutik helduta» joan behar dutela, «guztiok goza ditzagun jaiak, urteko egunik berezienak dira eta».

Kanpaina xehe-xehe

“Jaietan errespetatu / En fiestas, respeta” kanpainak oinarrizko aholku batzuk biltzen ditu, jaiez gozatu bitartean gainerako herritarrak eta ingurunea errespetatzeko, hala nola komun publikoak erabiltzea, alkohola neurriz hartzea, zaborrontziak erabiltzea eta bizilagunen atsedena errespetatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude