“Doinua, Indarra, Irun, Irundarrak” kartelak iragarriko ditu 2024ko Sanmartzialak

Irunek badu hiriko jaiak iragartzeko kartel ofiziala. Naomi González Sánchez irundarraren sinadurapean, “Doinua, Indarra, Irun, Irundarrak” da 2024ko San Pedro eta San Martzial jaietako kartel irabazlea, bost finalisten artean aukeratua izan da herri-bozketa bidez 875 boto jaso ditu. Obra 1200 eurorekin saritua izan da.

Lehiaketaren akzesita, 300 eurorekin sarituta, “Ermita” obrari egokitu zaio, Ángel Blasco Egoskozabal, iazko San Pedro eta San Martzial jaietako kartel lehiaketaren irabazlearen sinadurapean.

“Doinua, Indarra, Irun, Irundarrak” kartelaren inguran

Kartelak, ohiko txapel gorria protagonista duela, herriko jaietako diana islatzen du eta gama kromatiko tradizionalaren aldeko apustu egiten du (gorria, zuria, beltza).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude