Bidasoa Irunek EHF Eurpean Leagueko Main Roundeko bigarren jardunaldiko partida jokatuko du bihar Limogesen aurka. Partidua Palais des Sports de Beaublanc-en jokatuko da arratsaldeko 20:45etik aurrera.
Joan den asteburuan Bartzelonan jokatutako partida handiaren ondoren, Bidasoa Irunek Limogesera bidaiatuko du “multzoko jokalari onenen” aurka jokatzera. “Multzoko liderrak bezala iritsi gara Limogesera, txapelketako lehen zati honetan irabazi dugun errespetu horrekin, baina jakinda, niretzat, plantilla onenen aurrean gaudela. Talde osoa da, baina ez da denboraldi bikaina egiten ari ligan eta horrek lehiakorrak izateko aukera ematen digu”, adierazi du Álex Mozas, bidasotar entrenatzaileak.
Mozasek Limogeseko plantillaren arriskuez ohartarazi du, bere entrenatzailearen lana nabarmenduz: “Jokalari asko ezagutzen ditugu bere taldean, Turchenko, duela urte batzuk gure aurka jokatu zuena, Europako txapelketan oso nabarmendutak dagoen jendea, Slavicekin atezain bezala, baina kasu honetan garrantzitsuena entrenatzailea da, partida deserosoak planteatzen dituelako”.
Azkenik, Bidaosaren entrenatzaileak partidaren klabeak zeintzuk izango diren aipatu zituen: “Azkenean hau ere atezainen kirola da, Slavic eroso ez egoteko jaurtiketa libreak aurkitzea da asmoa. Haiek dinamita asko dute Turchenko, Yusuf, Ivic, Azkue eta Elderarekin. Zerbait ateratzen badugu, sinestezina izango da, nekeagatik, baina ondo etorriko zaigu hemen etxean jokatuko dugun partidari begira”, adierazi zuen Mozasek. Gogoratu hitzordua bihar 20:45etan izango dela Limogeseko Palais des Sports de Beaublanc pabiloilan.



