Parean elkarteak Kirola Par(t)ekatuz jardunaldia egingo du Irungo Emakumeen Etxean ekainaren 13an

Parean elkarteak Kirola Par(t)ekatuz jardunaldia antolatu du ekainaren 13rako, ostegunerako. Irungo Emakumeen Etxean emakumeek kirolean duten presentziaz hausnartuko dute. Ekintzak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira. Itzulpengintza zerbitzua egongo da; beraz,  behar izanez gero, 10 minutu lehenago joatea gomendatzen da.

Parean elkarteak bi ikasturte daramatza kirolaren alorrean lanean. Eskola Kirola programan nesken parte hartzea handitzeko lanean aritu dira Udala eta herriko ikastetxeekin eta era berean herriko klub guztiekin elkarlanean aritu dira. Herriko klubei genero formakuntza eskaini diete batetik, eta denen artean, joan den udazkenean Kirola Par(t)ekatuz Igande Sasoi ekimena antolatu zuten. Horrela, Kirola kalera atera eta emakumeentzako dagoen kirol eskaintza gizarteratu nahi zuten.

Kirola Par(t)ekatuz

Emakumeek jarduera fisikoan eta kirolean duten parte-hartzea, gizonenarekin alderatuta askoz urriagoa da. Atleta profesional izatera iristen direnean, kristalezko sabai eta soldatan arrakalarekin egite dute topo, baina bereizketa umetatik hasten da.

“Zein zailtasun ditugu emakumeok kirolaren munduan sartu eta mantentzeko?” eta “zein aukera daude?”. Parean Elkartean galdera horiei erantzuteko asmoa dute ekainaren 13ko jardunaldietan. Izan ere, testuinguru horretan antolatu dute datorren ekainaren 13ko Kirola Par(t)ekatuz jardunaldia.

Honako hauek izango ditugu gonbidatuak:

  • Emakumeok mugimenduan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Oihana Zunzunegi
  • Emakumeok Zast proiektua. Kera eta Parean elkartea
  • Arantxa Arzak Txingudi Eskubaloia Klubeko arduraduna eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko Emakumeen Sustapenaren arduraduna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude