Puiana eta Hendaiako hondartza lotzen dituen autobus linearen bidaiari-kopurua %20,5 hazi da

Puiana eta Hendaiako hondartza lotzen dituen Hegobus autobus zerbtizuaren 31 linea irailaren 3ra arte egon da martxan. Aurtengo udan, bidaiari-kopurua % 20,5 hazi da iazko udakoarekin alderatuta. 2022ko 35.275 erabiltzaileetatik 2023ko 42.507 erabiltzaileetara. Horrela,bada, Hegobusen linea erabilienetakoa bihurtu da. Gogoratu behar da hilaren 4tik aurrera urte osoko ohiko ibilbidea hasiko duela berriro Fermín Calbetoneraino iritsiko diren bdiaiekin jarrita. Linea horrek udalaren ekarpena du, eta udalak finantzatzen du autobusa Irundik pasa dadin, mugaz gaindiko mugikortasunaren aldeko apustua indartzeko.

Euskal Herria Hiri Elkargoaren garraio kolektiboko sareetako bat da Hegobus, eta, 2021ean, hirian duen presentzia areagotu zuen. Ordura arte, Irun erdialderaino sartzen zen mugaz gaindiko linea, Fermín Calbetón kaleraino, baina, udan, abiaburu bat jarri zen Puianan, eta hiri osoa zeharkatzen hasi zen. Azken hilabeteotako ekimena arrakastatsua izan da, bidaiari-kopurua nabarmen hazi baita.

Hegobus izena eman zioten garraio-sare horri, eta Hendaiari eta Donibane Lohizuni ematen dizkie hiri-zerbitzuak, eta hiriartekoak ere baditu, Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Getaria, Ahetze, Azkaine, Sara eta Senpere lotzeko.

Hegobus 2016an sartu zen Irunen, eta oso urrats garrantzitsua izan zen Bidasoaren bi aldeetako mugaz gaindiko harremanetan. 31. lineaz gain, Hegobusek 33 linea ere badu. Hori ere Irunen sartzen da, eta hondartza eta Behobia lotzen ditu. Uda honetan linea horrek ere gora egin du, iazkoarekin alderatuta, 12.444 bidaiari izan ditu eta.

Lineei buruzko informazio guztia udalaren webgunean dago, eta bertatik ordutegiak jaitsi eta zerbitzuaren xehetasunak kontsultatu ahal izango dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude