San Miguel auzoko jaiak ospatuko dira irailaren 29tik urriaren 2ra

Irailaren 29tik, ostiraletik, urriaren 2ra, astelehenera, San Miguel auzoko jaiak ospatuko dira. Egun horietan zehar haur zein helduentzako ekintzak egingo dira auzoan.

Jarraian San Miguel auzoko jaiak ospatzeko antolatu diren ekintzen egitaraua duzu:

Irailak 29an, ostiralean

  • 17:30etik 18:30era Geltokiko kalean: Bidasoko Erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira auzoko kaleetan barrena. Geldialdia egingo dute Anaka kaleko Caser egoitzan adinekoak bisitatzeko, eta, gero, Alberto Anguera plazan amaituko dute.
  • 18:45etik 20:00etara, Alberto Anguera plazan:Txupinazoa, Santiagoko Deabruen eskutik, Dantza-erakustaldia, My Dance Studioren eskutik, Gitarra eta Ukeleleko Sandra akademiaren kontzertua. Pizza-banaketa haurrentzat. Laguntzaileak: Dóminos Pizza eta Onena.
  • 19:00etan: Aita pasiotarren parrokian, auzoko zenduen omenezko meza. Laguntzailea: Karmentxu lore-denda.
  • 22:00etatik 24:00etara, San Miguel plazan: Lee Junior, musika zuzenean, 80ko Rocka/Popa, 90eko Countrya, Elvis Presley.

Irailaren 30ean, larunbatean

  • 09:00etatik 10:30etara, Julián Sánchez parkean: San Migel auzoko XI. Petanka-lehiaketa.
  • 10:00etatik 15:00etara, San Migel plazan: Bigarren eskuko eta artisautzako V. Azoka.
  • 11:00etatik 13:00etara, Alberto Anguera plazan: Haurrentzako marrazki-lehiaketa (12 urtera arte), Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteak antolatuta. HAUR DANBORRADAREN azken entsegu orokorra.
  • 11:00etatik 13:00etara, Javier Esteban Indart kalean: San Migeleko zentro sozialean, patata-tortilla- eta bolo-lehiaketak.
  • 13:00etatik 16:00etara, Parrillada Herrikoi Nagusia, San Migeleko jai-batzordearen eskutik.
  • 16:30ean, V. MUS txapelketa azkarra, Indartu tabernaren eskutik.
  • 17:30etik 19:45era, Alberto Anguera plazan: Txuri eta Txot, bi pailazo estuasunean. Zirku-ikuskizuna jende ororentzat. Merienda auzoko haurrentzat. Laguntzailea: Ortzargi garagardotegia. Performancea, pintura eta musika nahasten dituen ikuskizuna, Bruno Aguirreren eskutik.
  • 20:00etatik 21:30era, Musika emanaldia Javier Esteban Indart kalean, Amanecer Ranchero taldearen eskutik.
  • 22:30etik 01:30era, Berbena herrikoia adin guztietako jendearentzat, DJ Albertorekin.

 

Urriaren 1ean, igandean

  • 09:00etan, Txistulari-taldeak diana joko du auzoko kaleetan barrena, eta geldialdi bat egingo dute Caser egoitzan.
  • 10:00etatik 12:30era Geltokiko kalean: Patata-tortilla lehiaketa, Aita :pasiotarren parrokiaren pareko plazatxoan, Irungo San Migel konpainiak antolatuta.
  • 12:30ean, Alberto Anguera plazan: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua.
  • 14:00etan, Javier Esteban Indart kalean: Gure paella erraldoiak brasara, jai-batzordearen eskutik.
  • 17:00etan, Haur danborrada eta sardinerak, San Migeleko auzo-elkartearen egoitzatik aterata (Luis de Uranzu 22). Geldialdia Anaka kaleko Caser egoitzan, gure adinekoak bisitatzeko, eta Alberto Anguera plazan amaiera.
  • 18:00etatik 20:00etara, Alberto Anguera plazan: Dantza-erakustaldia: Jazzarte akademia, Academia 22, Sol de Loto eta Caramelo.
  • 20:15ean, Jai-amaierako txupinazoa eta traka, Santiagoko Deabruen eskutik.

Urriaren 2an, astelehena

  • Haurren eguna Luis de Uranzu kaleko ferietan.
  • 17:00etan, Txokolatada-txapa-tailerra.
  • 18:00etan, Txokolatada, Caser Residencial eta Onenaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude