Girabira Gain-Gainean parkera itzuliko da abuztuaren 6an

Ostiral honetan, hilak 6, Girabira ekimenaren denboraldiko bigarren jardunaldia izango da, Gain-Gainean parkean. Irungo Udalak sustatzen ditu ekimenaren barruko jarduerak, Txikis del Bidasoa eta Ezmugak taldeekin batera, eta, aste honetan, dantzaren inguruko saio bat eskainiko dute: Afrikako erritmoez eta rock erritmoez beteko dute parkea.

Lehenengo jardunaldia uztailean egin zen, eta, orduan bezala, parkean egingo da saioa, eremu hesitu batean, edukiera mugatuta eta tailerretan aurrez izena eman behar izanda, indarrean dauden osasun neurriekin bat etorriz.

Egitaraua

Girabira Dantza bi atalek osatuko dute: lehenengo atalean, Amalur de Los Santosek, Kawadenirekin batera, Afrikako dantzen tailer bat emango du, eta, bigarrenean, Frikunen kontzertu bat izango da.

  • 19:00. Afrikako dantzen tailerra –aurrez eman beharko da izena, www.girabira.net helbidean–, Amalur De Los Santosen eta Kawadeniren eskutik
  • 20:15. Ate irekiera
  • 20:30. Kontzertua: Frikun (Ipar Euskal Herriko afro-rocka)

Esan bezala, 20:30ean hasiko da kontzertua. Sarrerak emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik hartu ahalko dira, eta ateak 20:15ean zabalduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude