IHSak Bidasoa ibaian itotako migratzailearen ehorzketa laguntzeko diru bilketa hasi du

Yaya Karamogo, maiatzaren 22an Bidasoan Frantziara gurutzatu nahian ito zen gazte bolikostarra, atzo lurperatu zuten Burgosko hilerri musulmanean.

Familiak baimena eman dio Irungo meskitari izapideak egiteko, gorpua Donostiatik eramateko eta ehorzketa antolatzeko. Kostua gutxi gorabehera 2.200 eurokoa da.

Kasu hauetan egin ohi den moduan, diru bilketa bat antolatu da eta Irungo Harrera Sareak dohaintzak biltzen laguntzeko deia zaldu du. Diru-ekarpenak IBAN ES17 3035 0059 8905 9011 4903 kontu-zenbakian egin beharko dira. Irungo Harrera Saretik azaldu dutenez, diru-sarreraren kontzeptuan YAYA FUNERAL erabiltzea garrantzitsua da. Irungo Harrera Sareak ekarpenen bitartez bildutako diru guztia meskitari emateko konpromisoa hartu du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude