Ia ehun lagun bildu zituen Ficoban “Emakumea, Kirola & Enpresa” foroak

Ia ehun pertsona bildu ziren asteazken honetan “Emakumea, Kirola & Enpresa” foroan, Ficoban, Real Uniónek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

Ainara Manterolak (Zuheganeko sortzailea eta bazkidea), Aintzane Encinasek (LaLigako enbaxadorea eta Tximist Cupeko zuzendaria), Ane Sasetak (nazioarteko igerilari ohia), Amaia Festak (Argitranseko gerentea) eta Patricia Rodríguezek (RCTSSko gerentea) euren bizipen pertsonalak kontatu zituzten kirol arloan eta esperientzia profesionaletan nola aplikatu dituzten, ondoren solasaldi interesgarri bati ekiteko.

Real Uniónek eskerrak eman nahi dizkie bost hizlariei, hasiera-hasieratik foro honetan parte hartzeko prest agertu direlako, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere, foroaren antolaketan izan duen konfiantzagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude