Irungo Udalak jakinarazten du aste honetan hasi direla Artiako soropil artifiziala berritzeko lanak. Futbol-zelaia berritzeko proiektu zabalago baten hobekuntza nagusia da. 300.000 euroko aurrekontuarekin, zelaiko beste zenbait elementu ere ordeztuko dira. Obrek dirauten bitartean, ezin izango da erabili instalazioa.
Alde batetik, egungo soropila kenduko da, eta Geodren sistema bat instalatuko da, oinarri elastikoarekin eta 40 mm-ko soropil artifizialarekin Soropila kendu ondoren, erratz-makina mekanikoarekin garbituko da oinarrizko geruza. Planimetria egiaztatuko da, eta hondoratutako eremuak konponduko. Jarraian, proiektatutako soropil-sistema berria ipiniko da.
Aulkien eremua ere desmuntatu eta prestatuko da, han ere soropil-sistema berria jartzeko. Horretarako, 15 cm-ko lodierako zolata bat instalatuko da egungoaren azpiko kota batean, polipropilenozko zuntzen bidez armatua. Gainera, zelaiaren perimetroko sareak ere berrituko dira, eta joko-zelaiaren muga diren hormak elementu bigunez babestuko dira. Ate eta aulki berriak instalatuko dira. Lanak egiteko epea: 3 hilabete. Gainera, kontuan izan behar da berriki aldatu zela argiteria, LED argiak jarrita, 88.803 euroko aurrekontuarekin.
Zehazki, 374.588,09 euroko aurrekontua du jarduketak, eta Obras y Pavimentos Especiales SA enpresari esleitu zaio.