Borja Olazabal Kirol ordezkariak, gaur goizean, udalak Irungo ikastetxeei eskola-igeriketa eskaintzeko egiten ari den urratsen berri eman du Artalekuko igerilekutik. Joan den apirilean berretsi zuten; izan ere, Udalbatzak aurkako botorik gabe onetsi zuen programa horrek aurtengo aurrekontuetan sartutako kreditu-aldaketa.
“Irungo belaunaldi askok gozatu zuten ekimen horretaz duela urte batzuk, eta ideia ona iruditzen zaigu berriro ekitea. Igeri egitea beste ikasketa bat da, eta oso garrantzitsua; beraz, gaztetatik menderatzea funtsezkoa iruditzen zaigu”, nabarmendu du Olazabalek.
Lehen Hezkuntzako ikasleak
Parte hartu nahi duten 11 ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izango da eskola-igeriketako kanpaina hori. Ikasturte berriarekin jarriko da abian eta, gehienez, 20 jardunaldi eskainiko ditu talde bakoitzeko. Artalekuko eta Azken Portuko igerilekuetan egingo da, eta hurrengo hilabeteetan gainerako gaiak zehaztuko dira parte hartuko duten ikastetxeekin.