Irungo Udaleko Kultura Arloak antolatuta, maiatzaren 13an, larunbatean, magia-gala egingo da Irunen. Maila handiko bost ilusionista izango dira bertan, ikuskizun originala eta dibertigarria eskaintzeko prest. 19:00etan izango da hitzordua.
Aritz Petricorena Irungo magoa izango da zeremonia-maisu, eta hainbat magok hartuko dute parte galan; besteak beste, Juan Capillak, mundu osoan ezaguna originaltasunagatik; Imanol D’Albenizek, manipulazioan eta ilusio handian aditua bera; Bruno Tarneccirek, Flasoma Jaialdian Mundu Sari Nagusia jasoa da, eta Dala Ilusions, horiek bi dira, eta horiek ere adituak ilusioetan.
Sarrerek 8,00 euro balio dituzte eta gaurtik aurrera Amaia KZren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira edo antzokiko txartel-leihatilan, ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.
Ilusionisten inguruan
Juan Capilla
Juan, artista bikaina eta dibertigarria da, eta ederki asko egokitzen da publiko-mota guztietara. Ospetsua da mundu osoan, magia-asmatzaile original eta sortzaileenetako bat delako.
Imanol D’Albeniz
23 urteko bizkaitar honek zenbait sari jaso ditu dagoeneko, estatuan zein nazioartean, bai manipulazioaren diziplinan bai ilusio handienarenean. Horregatik, funtsezko artista da, hainbat herrialdetan saritua izan den manipulazio-saio batekin inauguratuko baitu gala.
Bruno Tarnecci
Mago honek Flasoma jaialdiko munduko sari nagusi irabazi zuen, munduko garrantzitsuenetako bat. Bruno poesia da. Xalotasun-ukitu ezin hobera emango dio galari, eta, gainera, oso elementu desberdin batekin egiten du magia: liburuekin alajaina!
Rúbi Férez
Magia Nazionalaren Sari Nagusia jasoa. Mago batek Espainian irabaz dezakeen saririk garrantzitsuena. Oso-oso gutxitan ematen dute sari hori. Izan ere, gainerakoak baino askoz hobeto jardun behar da irabazteko, eta saria hutsik geratzen da ia urtero.
Dala Ilusions
Imanol D’ Albeniz eta Alaitzek osatzen dute. Mago-bikote honek ilusio izugarriak sortzen dituzte. Artista peto-petoak dira, eta ez dute inor epel utziko.