Zabalik daude berriro aire zabaleko San Martzial-Txingudi igerilekuak

Igerileku eremura sartu ahal izateko aurretik txanda erreserbatzea beharrezkoa izango da

Uztailare 31tik San Marcial Txingudiko Udal Kirol eremuko igerilekuak zabalik daude berriro. Igerilekuak ireki aurretik, tenis eta padel zelai estaliak martxan jarri ziren lehenago.

Igerilekuen irekiera Eusko Jaurlaritzaren osasun sailaren gomendioak jarraituz egin da, osasun krisialdira egokitzeko beharrezkoak diren neurri bereziak hartuz. Horretarako, eguna bi txanda desberdinetan banatu da, goizekoa eta arratsaldekoa eta igerilekuen eremura sartu ahal izateko bi txanda horietako batean aurretik txanda erreserbatzea beharrezkoa izango da. Goizeko txanda goizeko 11:00etan hasiko da eta eguerdiko 15:15etan amaituko da txanda hori. Arratsaldeko txanda, berriz, 16:15etan hasi eta 20:30etan amaituko da.

San Marcial Txingudiko igerileku eremuak 150 pertsonako gehienezko edukiera izango du, pertsonen arteko distantzia mantentzea posible izan dadin. Osasun krisialdiaren eraginez aire zabaleko igerilekuen funtzionamendua aldatzeaz gainera, sarreraren prezioak aldatu dira. Horrela, helduen sarrerak 2,20 eurotan salduko dira, haurren sarrerak, berriz, 1,80 euroren truke eskuratu ahalko diren bitartean. Hiru urtetik beherako haurrak dohan sartu ahalko dira instalakuntzetara.

Igerileku eremura sartu ahal izateko erreserba egiterakoan eguna eta eskainitako bi txandetako bat aukeratu beharko da. Txanden erreserba irun.org/piscinas aplikazioaren bitartez egin ahalko da. Webguneak, libre dauden egun eta txandak erakusteaz gainera, ordutegi bakoitzean libre dauden plaza kopuruaren berri emango du.

Eguna eta txanda erreserbatu ostean, sarrera instalazioen harreran ordainduko da. Sarreren ordainketa kreditu txartelaren bitartez egitea gomendatzen da. Sarrera eskudirutan ordaintzea hautatzen dutenek, sarreraren zenbateko zehatza eman beharko dute eskudirutan.

Bestetik, NAN edo posta elektroniko berdina erabiliz ezinezkoa izango da egun bererako erreserba bat baino gehiago egitea. Hortaz gain, azkenean erreserbatutako egunean igerilekuetara joatea ezinezkoa balitz, aplikazio bera erabiliz edo 943 62 72 66 telefono zenbakira deituz erreserba bertan behera uztea eskatzen da. Igerilekurako sarrera bi eguneko aurrerapenarekin eskatu ahalko dira gehienez.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan izan ezik, aurtengo igerileku denboraldian zehar ezingo dira instalakuntzetako aldagelak erabili. Hortaz gain, pertsonen arteko segurtasun distantziak errespetatzen direla ziurtatzeko, igerilekuko gune berdeetan gune ezberdinak puntuz banatu dira. Horrela, erabiltzaileak puntuz markatutako espazioa erabilgarri izango dute, era honetan, beste pertsonekiko segurtasun distantzia errespetatzen dela bermatuz. Gainera, osasun araudia errespetatuz, maskaren erabilerarekin lotutako jarraibideak bete beharko dira.

Igerilekura autobusez
San Martzial – Txingudi kirol guneko igerilekuak berriro ireki ostean, San Juan eta Artia arteko autobus linearen ibilbidea luzatuko da: hilerrian geratu ondoren, kirol guneraino iritsiko da L3 linea. Astelehenetik igandera bitartean erabili ahalko da zerbitzu hori, 10:30etik 21:00etara arte, bi ordu horiek barne, uztailaren 31tik irailaren 13ra bitartean.

Aurtengo denboraldiko beste berritasun bat oinezkoentzako sarbideak osatzeko amaitutako lanak dira; horien bidez ibilbide seguru bat egin ahal izan da Blaiatik instalazioaren sarreraraino.

Neurri bereziak urte berezi batentzat
Alamar egoera igaro ostean, San Martzial -Txingudi eremuko igerilekuen irekiera ekainaren 17rako iragarri zen hasiera batean. Ordutik, instalakuntzen erabilerarako prezioan eta ordutegian aldaketa nabariak izan dira osasun krisialdiaren ondoriozko segurtasun neurriak bete ahal izateko. Hasiera batean, gainera, 5 sarrerako abonamendua edo denboraldi osorako abonamendua eskuratzeko aukera eskaintzen zen, funtzionamendua ohikoa izango zelakoan.

Tenisa eta padela
Iaz bezala, adierazi behar da tenis eta padel pistak erreserbatzeko, instalazioa irekita dagoenean egiten dela harreran edo instalazioaren telefonoan (943 627266). Pertsona/orduko prezioa (partikularrak) 4 eurokoa izango da kiroldegietako abonamendua dutenentzat, eta 5 eurokoa abonamendurik ez dutenentzat. Gainera, 5 erabilpeneko abonamendu bat ezarri da padel/tenis pistetarako, eta horrek prezioaren %20ko deskontua suposatzen du. 16 eurokoa kiroldegietako abonamendua dutenentzat eta 20€ abonamendurik ez dutenentzat. Hortaz gain, Irungo kirol entitateek ezarritako prezioarekiko %75eko deskontua izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude