Jarduketa gehienak maskararen derrigorrezko erabileraren arau-haustearekin loturik daude
Uztailaren 16tik maskararen erabilera derrigorrezkoa da Euskadin. Covid-19aren kutsadurak ekiditeko hartutako prebentzio eta babes neurrietako bat da, higienea eta pertsonen arteko distantzia errespetatzea bezala.
Hala ere, arau-hauste hau da azkenaldian Udaltzaingoaren jarduketa gehienen arrazoia. Joan den astean 18 espediente ireki ziren musukoa ez erabiltzeagatik.
Maskarak erabiltzeko betekizuna betetzen dela zaintzea Irungo udaltzainen eginkizun finkoetako batean bihurtu da, azken hilabeteetan gaueko aisialdiaren inguruan hartu diren neurri berrien betekizuna kontrolatzeaz gainera. Azken neurri honen betekizuna zuzena izaten ari da ostalarien aldetik eta azken astean ostalaritza establezimendu bakar bati espedientea ireki behar izan zaio ezarritako ordutegiekin ez betetzeagatik.
Bestetik, polizia munizipala gazteek botilioiak egiteko debekua errespetatzen ari direla kontrolatzeaz arduratzen dira. Beste puntu kezkagarri bat gazteen lokalena da, kasu askotan poliziaren esku-hartzea eragiten duena. Espazio hauek erabiltzeko debekua ezarri zenean mota honetako 10 lokalek salaketak jaso zituzten ezarritako neurriekin ez betetzeagatik, baina, azken astean zehar ez da beharrezkoa izan horrelako neurririk hartzea.