Eguerdi On topaketei eutsiko die Bidasoa Bizirikek 2020. urtean zehar

Eguerdi On izeneko topaketetan hilero eskualdeko pertsona ekintzaileak biltzen dira, euren artean komunitatea sortzeko helburuarekin. Orain arte Irun eta Hondarribian antolatutako bilerek izandako arrakasta ikusita, 2020. urtean zehar ekintzaileen arteko topaketak antolatzen jarraitzea erabaki du Bidasoa Bizirik elkarteak.

Ekintzailetza-ekosistemari balioa emateko helburua duten topaketak Irun eta Hondarribiko Udal, Irun Ekin-tzan eta Hondarribia Abian ekimenen elkarlanari esker antolatzen dira. Eguerdi On topaketak jarduera finkatze-prozesuan dauden enpresa berriei laguntzeko jarri zen abian, horrela, Bidasoa Bizirikek kudeatzen dituen enpresa-zentroetan kokatutako enpresa-komunitateak sendotzearekin batera kohesioa sortzeko.

Maiatzeko hilabetetik enpresa zentro horietan lan egiten duten 26 pertsona ekintzaile hilean behin bildu dira Irun zein Hondarribian eta bakarka zein taldeka sortutako kezkak landu dituzte.

Topaketak eguerdian izaten dira beti, eta, bazkaltzen duten bitartean, ekintzaileek elkarri eragiten diote, prestakuntza aktiboki jasotzen duten bitartean. Hau da, dinamika aktiboen bidez lan egiten da, eta dinamika horietan beraiek dira protagonistak eta elkarri laguntzen diote, antzeko egoerei aurre egiten dieten pertsonak baitira.

Aurrera begirako proiektua
2019. urtearen amaierarekin Eguerdi On topaketen urteko azken saioak antolatu ziren. Azken bilera horietan maiatzetik aurrera antolatutako topaketak eskualdeko ekintzialeentzako lagungarriak izan direla ondorioztatu zen, beraz, 2020. urtean zehar proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude