Jaizkibel itsasertzeko bidea itsasabar eta koloreen artean

Gorka Martinez
Unpaisenmimochila.blogspot.com

Ibilbidea: 8 ordu eta 30 minutu ( geldialdirik gabe).
Zailtasuna: Zaila, oso ibilbide luzea delako eta zailtasun tekniko altuko zenbait igarobide zeharkatu behar direlako bidean zehar.

Ibilbidea goiz hasiko dugu eta kotxez Higerreko itsasargiraino hurbilduko gara. Ibilbidearen lehen zatian Talaia Bidea(GR-121) markatzen duten marra zuri-gorriak jarraituko ditugu. Lehen igoera eta jeitsieren ostean, Jazikibeleko lehen kaletara iritsiko gara. Horrela, ordu beteko ibilbidea egin ostean Errotaren kalan izango gara, ondoren, malda igo eta belardi berde bateraino iristeko. Bidean ordu eta erdi egin ostean, Bainerak izenez ezagutzen den kala topatuko dugu.

Belardiak zeharkatzen jarraituko dugu kala eta bidean topatutako zaldiak tartekatuz Biosnar lurmuturreraino iritsi arte. Horren ostean, bi marra zuriekin barnealdeko bidera (GR-121) zuzentzen gaituen kartela ikusiko dugu, baina, Talaia bidea alde batera utzi eta kostaldeko bidetik jarraituko dugu Fosilen kalaraino iritsi arte. Kala honetan forma harrigarriak dauzkaten harriak topatuko ditugu. Bidean topatuko dugun hurrengo kala Erentzin izango da eta bidea mozten digun horma bat topatuko dugu bertan. Horma saihesteko, basoan murgildu eta errekatsoa zeharkatuko dugu horma gainera iritsi arte, bertatik, pasaiaren bista ederrez gozatzeko.

Behin 4 ordu eta 45 minututako bidea eginda maskor itsurako harkaitza ikusiko dugu. Bost orduren ostean, Labetxura iritsiko gara bertan bazkaldu eta atseden hartzeko. Berrio bideari ekin eta Tximistakurrutuako pitzaduraraino iritsiko gara bidean 6 ordu eta 15 eman ostean. Urrunean Azabaratzako etxola ikusiko dugu eta gure bidearekin jarraitu ahal izateko horma bat zeharkatu beharko dugu berriro, ibilbide osoko puntu gatazkatsuenetako bat izan daitekeena.

Puntu horretatik aurrera gora-behera handiko ibilbidea izango dugu aurretik. Ibilbideko igoera handienetako bat egin ostean, bainuontziez betetako zelai bat gurutzatuko dugu Jazikibel zeharkatzen duen errepideraino iritsi arte. Errepide bazterretik 500 metro egingo ditugu. Talaia bidea jarraituz gero, Pasaiaraino iristeko aukera dugu, baina, guk laburragoa den Lezorako bidea hartzea nahiago dugu.

Errepidearen albotik jarraituko dugu Done Jakue bidearen seinaileei jaramon eginez, bide zabal bat jarraituko dugu urmael baten albotik igarotzeko. Ondoren, estuagoak diren bideetan behera egingo dugu Lezoko lehen etxeetara iritsi arte. Lezon garraio publikoa hartuko dugu etxera itzuli eta Jaizkibeleko itsasertzean zehar egindako ibilbidea amaietzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude