AÚNA Taldeak garatutako azoka-formatu arrakastatsu honek iturgintza, berokuntza, klimatizazio, elektrizitate eta energia berriztagarrien sektoreetako 6.000 profesional bildu zituen 2022an, Madrilen, Bartzelonan eta Granadan egin ziren 3 hitzaldietan. 2023ko Zikloa Irunen amaituko da Ficoban egingo den azken azokarekin, irailaren 14an.
Lehenago, 2023an, formatu bereko beste bi azoka egin dira Madrilen maiatzean eta Bartzelonan ekainean. Biek ere aurrekaririk gabeko arrakasta izan dute, eraikuntzako material osagarriaren sektoreko 4.500 profesional baino gehiago bertaratu baitziren.
Aurrez aurreko azoka-formatu horren helburu nagusia da partner-ei topagune bat eskaintzea produktuaren azken berrikuntzak aurkezteko, bai eta azken bezeroarentzako (iturgin eta elektrizitate arloko profesionalak) informazio erabilgarria eta interesgarria ere. Aldi berean, networking-a modu atseginean sustatzea, hainbat jarduera ludiko eta team-building jardueren bidez, hori guztia giro eroso eta lasaian kokatuta. Aipatzekoa da ere egunean zehar ere helburu solidarioak dituzten jarduerak egiten direla.
Gonbidatuen harrera 9:30etik aurrera izango da, eta ekitaldiari amaiera emateko koktel bat egongo da, 18:30ak aldera. Egun osoan zehar, hainbat sukaldaritza-zerbitzu eskainiko dira gonbidatu guztientzat, eta jardunaldi profesional batez gozatzeko aukera emango dute familia-giroan eta hurbilean, AÚNA Taldearen estrategia eta filosofiarekin bat etorriz.
Ekitaldi honetara joan ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, beren webgunean eskuragarri dagoen formulario baten bidez edo ohiko AÚNA banatzaileak eman ahal dizun gonbidapen-kodea emanez.