Tourra dela eta Irunbusen ibilbideetan aurreikusitako aldaketak

Uztailaren 2an eta 3an, Frantziako Tourra Irundik pasatuko da, eta Irungo Udalak hiri barruko autobusek egun horietan egingo dituzten ibilbide eta ordutegien berri eman du, ezohikoak izango baitira. Gainera,  herritarrei ekitaldiaren berri emateko sortutako atal berezi bat sortu da Irungo Udalaren webgunean, eta bertan jaso dira xehetasun guztiak.

Uztailaren 2a

Ordutegia: 13:30etik 17:40ra bitartean gutxi gorabehera

Fermín Calbetón kaleko geralekuak eta itzulbideak normal funtzionatuko dute, egun osoan.

Igandero programa antolatzen denean, Colón ibilbidea ixten da, baina, egunaren ezaugarri bereziak direla-eta, ez da itxiko.

Aldaketa hauek egingo dira lineen ordutegi eta ibilbideetan:

L1. ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz

13:30etik 17:40ra bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidetik, Nafarroa hiribiderantz jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratu, eta zuzenean iritsiko dira ospitalera. Colón ibilbideko, Hondarribia kaleko eta Letxunborro hiribideko geraleku guztiak itxita egongo dira.

Zaisarantz

13:30etik 17:40ra bitartean gutxi gorabehera, autobusak ospitaletik abiatuko dira. GI-636 errepidetik, Osinbiribil biribilgunera joango dira, eta, handik, Fermín Calbetón kalera igoko dira. Itzulbidetik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

L2. SAN JUAN –  KATEA

13:30etik 17:40ra bitartean, abiaburua Andrearriaga ibilbideko 23 zenbakia izango da, topo geltokiaren aurrean.

L3. SAN JUAN – ARTIA

Zerbitzua normal emango da, lasterketak ez du izango inolako eraginik.

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

Zerbitzua normal emango da, lasterketak ez du izango inolako eraginik.

Uztailaren 3a

Ordutegia: 13:00etatik 17:30era bitartean gutxi gorabehera

L1. ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz

13:00etatik 17:30era bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Mendeluko biribilgunetik Letxunborro hiribidera sartu –Letxunborro hiribidea autobusentzat egokituko da–, eta ospitalerantz egingo dute.

Zabaltza plazako, topo geltokiko eta Hondarribia kaleko geralekuak itxita egongo dira, eta, 15:30etik 16:30era bitartean, baita GIBELETAKO, HIRUBIDEKO ETA PUIANAKO GERALEKUAK ere.

Zaisarantz

13:00etatik 17:30era bitartean gutxi gorabehera, autobusak Letxunborro hiribidetik jaitsiko dira, propio egokituko den errei batetik. GI-636 errepidetik, Osinbiribil biribilgunera joango dira, eta, handik, Fermín Calbetón kalera igoko dira. Itzulbidetik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

Aldabe Mendia kaleko 13 zenbakiko, Anaka kaleko 40 eta 1 zenbakietako, Geltoki kaleko, Colón ibilbideko 43 zenbakiko eta Luis Marianoko geralekuak itxita egongo dira, eta, 15:30etik 16:30era bitartean, URDANIBIA BERRIKO ZERBITZUA kenduko da.

L2. SAN JUAN –  KATEA eta L4. SAN JUAN  – ANZARAN – OLABERRIA

Bi lineek bat egin, eta ibilbide zirkular hau egingo dute, Sindikaletik puntuan, eta hogeian eta hogei gutxian abiatuta –lehen zerbitzua 13:00etan emango da–:

Elizatxo 10 – La Salle – Olagizon – Arturo Campión – Gobaragin – Elizatxo 54 – Bizkaia 10 – Andrearriaga 14 – Elatzeta – Andrearriaga 23 (topo geltokia) – Ugalde – Oñaurre – Alai Txoko – Elizatxo 11 (BM) – Euskal Herria 9 – Larreaundi – Olaberria 8 (HHI) – Olaberria – SJ Langilea – Menchu Gal – Elizatxo 10

Etenak irauten duen bitartean, Antzarango zerbitzua kenduko da, eta abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala).

L3. SAN JUAN – ARTIA

Zerbitzua normal emango da, lasterketak ez du izango inolako eraginik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude