Aritz Garín eta Olatz Zabala izan dira  San Martzialeko Igoeraren 45. edizioko irabazleak

Ekainaren 24an, larunbata, San Martzial igoera egin zen, 45. aldiz. Irungo jaietako egitarauko lasterketa klasiko bat, gainera, errekorra hausteko zorian egon zen aurten. Giro ederra bizi izan zen San Martzialeko Igoeraren 45. edizioan. Egun eder eta eguzkitsuarekin, 147 lagunek eman zuten izena hiriko jaietako klasiko bat korritzeko. 2009ko errekorra hausteko 4 inskripzio besterik ez.

Edizio honetan mutilen podiumaren muinera Aritz Garín igo zen 13 minutu eta 41 segundoko denborarekin. Bigarren postuan Beñat Bengotxea geratu zen 13:49 minuturekin eta podiuma José Antonio Gómez de Arribak 14:04 minututan itxi zuen.

Nesketan, Olatz Zabala izan zen lehena, 16 minutu eta 53 segundoko denbora luzearekin. Sandra Piera bigarren izan zen 17:48 minuturekin eta Carmen Klinger hirugarren, 20 minutu eta 15 segundorekin.

Bidasoa Altetiko Taldetik eskerrak eman dizkiete parte-hartzaile guztiei bizi izandako giro bikainagatik, eta baita Irungo Udalari, babesleei eta udaltzainei ere. Datorren urtean errekorra gainditzea espero dutela adierazi dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude