Udal-pinakotekak bere funtsak zabalduko ditu Carlos las Herasen (1936-2011) koadroekin, Asunción Rodriguez haren alargunak dohaintzan eman ondoren. Horregatik, José Antonio Santano Irungo alkateak eta Miguel Ángel Páez Ondareko ordezkariak Asuncionekin bildu ziren, obrak ikusteko.
Irungo alkateak familiari eskerrak eman nahi izan dizkio jendaurrean, dohaintza hau egiteagatik, “izan ere, udal-pinakoteka aberastuko du, lehendik ere balio handia duen arren. Obra horiekin, hiriari oso lotutakoak gainera, Carlos de las Herasen funtsak ere zabaltzen ditugu, Udalak bai baitauzka lehendik ere bere obra batzuk”.
Honako hauek dira dohaintzan emandako koadroak: “Irungo paisaia (1997), “Irungo Urdanibia plaza” (1999); “Plaiaunditik” (2001); “Pagadia neguan” (2001); “Pagadia udazkenean” (2005); “Pagadia udaberrian” (2006); “Pagadia udan” (2006).
Carlos Las Heras Decazeville-n jaio zen (Frantzia) 1936an, eta Gaspar Montes Iturriozen ikaslea izan zen –marrazketa-eskolak eman zizkion– eta Ana Izurarena, honek grabatu-teknikak irakatsi zizkion. Carlos Las Herasek bere lana pinturarekiko zaletasunarekin uztartu zuen, baina bere bizitzako azken urteetan, intentsitate handiagoz aritu zen margotzen, eta erakusketa ugaritan parte hartu zuen. Bere obra paisajistikoa da, eta Irungo, Hondarribiko eta Baztango paisaiak hartzen ditu motibotzat, bai landakoak bai hirikoak, eta urtaroen tonalitateekin jarduten du. Irungo Udalak erakusketa bat eskaini zion Amaia KZn, 2008. urtean, eta orain dohaintzan eman diren obra batzuk erakutsi ziren orduan.