Larunbatean Txingudi Errugbi Klubak denboraldi berrirako osatutako taldeak aurkeztuko ditu Kale Nagusian

Klubak kategoria guztiak aurkeztuko ditu datorren larunbatean, hilak 24, Irungo erdigunean 20:00etatik aurrera egingo den ekitaldi publiko batean.

Argazkia (Txingudi): Txingudi eta Bera Bera Bren arteko partidua aurreko denboraldian

Zuzendaritzak hitz batzuk esan ondoren, taldeak Kale Nagusian agertuko dira, emakumezkoen senior talde sustatzailetik hasita. Ondoren, Touch taldea, errugbi eskola, sub 14, sub 16, sub 18 eta gizonezkoen senior taldeak aurkeztuko dituzte.

Ekitaldia DJ Asuncioren musikarekin amaituko da.

Honez gain, klubeko tabernaren kanpoaldean, Kale Nagusiko 11 zenbakian, karpa bat jarriko da merchandisinga saltzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude