56 jokalarik parte hartu dute asteburu honetan Irunen jokatutako Euskadiko Squash Txapelketa Nagusian

56 jokalarik parte hartu dute asteburu honetan Irunen jokatutako Euskadiko Squash Txapelketa Nagusian. Txapelketa LurAlai Squash klubak eta Euskadiko Squash Federazioak antolatu dute. Guztira, 43 gizonezkok eta 13 emakumezkok parte-hartu dute.

Euskadiko squash txapelketa nagusia, ostiralean 17:00etan hasi eta larunbatean 21:00tan amaitu zen, tartean 150 partidu jokatu zirelarik. Horrela, jokalari guztiek 5 partidu jokatzeko aukera izan zuten. Txapelketa jokatzeko kiroldegiko 4 squash pistak erabili ziren, nahiz eta txapelketa amaitu bezain laster, soilik 3 pista izatera itzuli ziren.

Gizonezkoen sailkapenean Joel Eransus, 19 urteko nafartarra nagusitu zen, bere lehen txapelketan. Bigarren postua James Himanentzat izan zen, sortzez Hego Afrikarra baina egun Nafarroan bizi dena. Final ikusgarria jokatu zuten bi jokalariek, 2-0 James aurretik jarri arren, Joel gazteak, 2-3 buelta ematea lortu zuen. Erakustaldi fisiko zein golpe ikusgarriez beteriko partida bezala deskribatu dute antolatzaileek. Hirugarrena Alberto Ferreiro eibartarra izan zen eta laugarrena Xabi Azaldegi LurAlai klubeko jokalari hernaniarra.

Emakumezkoetan berriz, 15 urteko Irune Peinado sestaoarra nagusitu zen bere lehen txapelketan. Finala Irunek presio askorekin jokatu zuen, bere Euskadiko lehen finalera iritsi bai zen faborito bezala, Rosa Andres jokalari beteranoarekin 3-2 finalaurrekoa kostata pasa ondoren. Hura izan zen bere partidurik gogorrena, eta finala 3-0 irabazi zuen Sandraren aurka. Bigarren postua Sandra Perez iruindarrarentzat, hirugarrena Rosa Andres irundarrarentzat eta laugarrena Elise Dulak LurAlai-ko hernaniarrarentzat izan zen.

Bi txapeldun gazteenak izan dira Euskadiko txapelketa nagusi batean, eta LurAlai squash eskolako bi gaztek, Unaxek eta Iraidek, Agurra dantzatu zieten sorpresa hunkigarri batean.

Tamalez, LurAlai Squash Klubetik salatu dutenez irungo udaletik, ez da Udal kultur agendan iragarritako ekintza bat izan eta ez du inolako babesik izan, Euskadiko squash egutegian txapelketa garrantzitsuena izan arren.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude