Lur-Alai Squash klubak Euskadiko txapelketa nagusia hartuko du

Lur-Alai Squash klubak Euskadiko txapelketa nagusia hartuko du klubaren 10. urteurrena ospatzeko. Txapelketa martxoaren 31n eta apirilaren 1ean jokatu da Artaleku kiroldegian. Txapelketan parte hartzeko izen ematea Euskadiko Squash Federazioaren webgunean, luralaisquash@gmail.com edo 687 976 496 telefono zenbakira deituta.

Lur-Alai Squash klubetik azaldu du oso pozik daudela “ Euskadiko jokalari onenei txapela jartzeko aukera eskaini dietelako. Klubetik azaldu dute, txapelaz gain, jokalari guztiei merezi duten harrera egiteko irrikaz daudela. “Oso gustura eta pozik hartzen baititugu kanpotik gure pistetara etortzen diren jokalariak eta familiak”, azaldu dute Lur-Alai klubetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude