Urte hasierarekin 15-18 urtekoentzako espazioa martxan da berriro

Urte berria hastearekin batera, Martindozenea gaztelekuan 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat erreserbatutako espazioa martxan da berriro. Espazio honetako ekintzak ostiral eta larunbatetan egingo dira, orain arte bezala. Konekta zerbitzuak kudeatutako espazioa arratsaldeko 17:00etan irekiko da eta ekintzak, berriz, 17:30ean hasiko dira.

Zehazki, hauek dira 2025eko urtarrilerako antolatutako ekintzak:

  • Urtarrilaren 10ean, ostiralean: 2025erako proposamenak.
  • Urtarrilaren 11n, larunbatean: Topagunea.
  • Urtarrilaren 17an, ostiralean: Topagunea.
  • Urtarrilaren 18an, larunbatean: Azkazal akrilikoak.
  • Urtarrilaren 24an, ostiralean: Asexora-T “korapilatu” jolasarekin.
  • Urtarrilaren 25ean, larunbatean: Padel. (Izen-ematearekin)
  • Urtarrilaren 31ean, ostiralean: Código secreto

Ekintzen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero edo harremanetarako, idatzi 656 79 43 72 telefono zenbakira WhatsApp erabiliz edo @gazteleku_martindozenea Instagram kontura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude