“Multipass” bonuek hiriko parkingetan aparkatzeko erraztasunak emango dituzte urtarrilaren 7tik 26ra

Irungo Udalak indarrak batu ditu Telpark enpresarekin hiriko aparkalekuetan ibilgailuak aparkatzea errazteko «Multipass» bonuaren bidez. Bonua Colón pasealekuko, Mendibileko eta San Juan plazako aparkalekuetan aparkatzeko erabili ahalko da. Tokiko ostalaritza eta merkataritza sustatzeko ildoari jarraituz,

Kanpainaren xede nagusia da herritarrei erraztasun gehiago ematea hiriaren erdialdean aparkatzeko 2025eko urtarrilaren 7tik 26ra, tokiko merkataritza sustatzeko tarifa berezi baten bidez. Horrela, Irunen kontsumitzeko aparkatzea arazo bat izatea ekidin nahi da.  Beraz, Irungo merkataritza-eremuetara ahalik eta errazen iristeko laguntza ematea da kontua, hala bertakoentzat nola kanpotik bisitan datozenentzat, bai eta aparkatzeko leku bila dabiltzan ibilgailuek sortutako kutsadura murriztea ere.

12 orduz aparkatzeko aukera

Aparkaleku horietako erabiltzaileek 12 orduz utzi ahalko dute autoa aparkatuta 1,99 euroren truke, ordu-tarterik gabe eta edozein egunetan. «Multipass» bonuak Telpark aplikazioan bertan eros daitezke, eta 3 modalitate daude: 5,10 eta 20 pase.

Irailean egin zen horrelako azken kanpaina, hil horren 9tik 29ra bitartean, eta orduan eguneko 10.766 bonu eta 681 multipass saldu ziren.Udalak jarraipena eman nahi dio iraileko kanpainari eta, beraz, ekimenak irundarren eta bisitarien artean arrakasta izatea da helburuetako bat. Gainera, hiriko salmentak eta bisitak igotzen laguntzea espero da, erdigunean bertan aparkatzea errazten duelako.

Gainera, etorkizunera begira ere Udalak Telparkekin elkarlanean jarraitzeko asmoa du, tokiko merkataritza sustatzeko ekimenak antolatzen jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude