Hiriko merkataritza eta ostalaritza sustatzen jarraitu nahian, Irungo Udalak eta Telpark enpresak indarrak batu dituzte. Horrela, Colón ibilbideko, Mendibileko eta San Juan plazako parkingak erabiltzeko erraztasunak emango dituzte, Multipass bonuaren bitartez.
Helburua da irailaren 9tik 29ra bitartean herritarrek hiri erdian aparka dezaten bultzatzea, hiriko merkataritza sustatzeko. Horretarako, tarifa berezi bat eskainiko da, aparkamendua ez dadin izan aitzakia. Azken finean, herritar zein bisitariak Irungo merkataritza gunera erakartzea da xedea, eta aparkatzeko tokia bilatzen denean sortzen den kutsadura murrizten laguntzea.
Horrela, parkingen erabiltzaileek 1,99 euroan 12 ordu utzi ahalko dute autoa, nahi duten orduetan eta egunetan. Hiru Multipass bonu mota eskuratu ahalko dira, Telpark aplikazioaren beraren bidez: bost pasekoa, hamarrekoa eta hogeikoa.
Udalak espero du hiri erdian bertan aparkatzea bultzatzeko ekimenak oihartzun handia izango duela irundarren eta bisitarien artean, eta udalerriko salmenten eta bisiten kopurua handituko duela.
Aurrerantzean ere, Udalak Telpark enpresarekin indarrak batzen jarraituko du, hiriko merkataritza sustatzeko.