Apirilaren 25ean hasiko da Irun Aurrera Bonuen 7. edizioa

2020an, Irungo Udalak Irun Aurrera ekonomia eta gizartea suspertzeko plana abiarazi zuen, COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiteko. Haren barruko ekimenik aipagarrienetako bat hiriko saltokien eta ostalaritzako establezimenduen aldeko bonuak ziren. Bada, asteazken honetan, Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Ángel Paezek, zazpigarren edizioa aurkeztu du, zeina apirilaren 25ean izango den.

Bonuen funtzionamendua erraza da: Udalak 10 euro jartzen ditu establezimendu parte hartzaileetan egiten den 30 euroko erosketa bakoitzeko –ostalaritzaren kasuan, kontsumoak 20 eurokoa izan behar du gutxienez–, eta erosleak beste horrenbeste aurrezten du. Besterik gabe, NAN zenbakia eman behar da, eta aplikazio informatiko bat arduratzen da irundar bakoitzak erabil ditzakeen hamar bonuak zenbatzeaz, harik eta bonu guztiak agortu arte.

Zazpigarren edizioan, 17.500 bonu aterako dira. Establezimenduek doan parte hartu ahalko dute, eta Udalaren webgunean argitaratuko da kanpainarekin bat egiten duten saltokien eta taberna eta jatetxeen zerrenda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude