Irungo Udalak Larreaundi, Dunboa eta Kateako auzoetan aparkalekuak eraikitzeko aukera aztertuko du. Izan ere, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planak erakusten duenez, egun hiriko eremu publikoko zati handi bat ibilgailu pribatuaren aparkalekuarengatik okupatuta dago.
Irungo Udalak urteak daramatza neurri ezberdinetan lanean hiritarrek espazioa berreskuratu dezaten, bai oinezkoentzako ibilbideekin bai bidegorrien ezarpenekin. Honek hiriko auzo ezberdinen bertakoen aparkaleku eremuaren murrizpena dakar berarekin. Hortaz, Udalak urteak daramatza lanean aparkalekuaren problematikari aurre egin ahal izateko.
Horregatik, 139.000 eurorekin, Irungo Udalak hurrengo azterketen eta proiektuen burutzerako enkargua egin du, Larreaundi, Dunboa eta Kateako auzoetan aparkalekuak eraikitzeko bideragarritasuna analizatzeko helburuarekin:
- Hautabideen eta funtsezko aparkaleku baten proiektuaren azterlana Berio kalean 60.000 eurorengatik.
- Dunboa auzoko aparkalekuaren egikaritze proiektuaren eguneratzea 44.000 eurorengatik.
- Hautabideen eta funtsezko altuerako aparkaleku baten proiektuaren azterlana Katea auzoan 35.000 eurorengatik.
Hiru ekimen hauetaz gain, gogoraraztekoa da pasa den urrian Belartzako aparkalekuaren obrei hasiera eman zitzaiola Artiako auzoan. 5.936.230 euroko inbertsioa izan duen proiektua da, 169 aparkaleku sortuko dituena, eta zonaldeko aparkaleku eskasia hein handi batean arinduko du, hain zuzen.