Irunen TAO eremuan aparkalekua ordaintzeko erabili beharreko aplikazioak buruhausteak eragin dizkie hiritarrei azken egunetan. Orain arte Blinkay zen erabili beharreko aplikazioa, baina abuztuaren 1ean jakinarazi zenez Presto Parking da Irunen aparkalekua ordaintzeko erabili beharrekoa.
Atzo berriz, Blinkay aplikazioa bere erabiltzaileei jakinarazi zien irailetik aurrera berriro zerbitzua emango duela hirian. Irungo Udalaren webgunean ordean, egun martxan dagoen aplikazioa Presto Parking dela adierazten da, beste aldaketarik jakinarazi gabe. Gainera, ez Valoriza, Irunen TAO eremuaren kudeaketaz arduratzen den enpresak, eta ezta Irungo Udalk Blinkay-en zerbitzuen itzulera eskatu edo kontratatu ez dutenez, oraingoz Presto Parking app-a bakarrik egongo da martxan besterik jakinarazi arte.