Blinkay aplikazioa erabili beharko da aurrerantzea Irunen TAO zerbitzua ordaintzeko

Kudeatzaile aldaketak aldaketa bakarra egitera behartuko ditu herritarrak: aparkamendua sakelako telefonotik ordaintzeko aplikazioa eguneratu, eta Blinkay instalatu beharko dute. Oraingoz, aurreko app-ak (Elparking) funtzionatzeari utzi dio Irunen. Elparking aplikazioa zuten guztiek e-mail bat jaso dute aldaketaren berri emateko eta aurreko aplikazioan zuten saldoa berreskuratzeko aukera emateko. Gainera, makinetan (parkimetroak) aplikazio berriaren berri ematen da.

App-a deskargatzeko oso erraza da:

  • Bilatu BLINKAY STORE edo GOOGLE PLAY aplikazioetan eta deskargatu aplikazioa.
  • TAO tiketak lortzeko makinetan dagoen QR kodea eskaneatuz.
  • Sortu zure kontua BLINKAYn zure helbide elektronikoarekin.

Hona hemen aplikazioa izatearen abantailak:

  • DENBORA LUZATZEA. Aparkatzeko ordaindutako epea bukatzear dagoenean, abisu bat jasotzen da sakelako telefonoan, eta epea aplikazioaren beraren bidez luza daiteke, ibilgailuraino joan behar izan gabe.
  • DESAPARKATZEA. Behin aparkatzeko epea bukatuta, sobera ordaindu den eta erabili ez den denboraren zenbatekoa berreskura daiteke.
  • ZIGORRAK BALIOGABETZEA. Zigorra jartzen bazaio ibilgailuari, mezu bat bidaltzen da sakelako telefonora, eta salaketa baliogabetu daiteke.

Kontratu berriak egungoaren eskemari jarraitzen dio, eta lau toki mota berak arautzen ditu:

  • Eremu urdina. Gehienez ere 2 ordu irauten duten egonaldi laburretarako da, eta ikuspegi funtzionaletik hirugarren sektorekoak diren sektoreetan aplikatzen da.
  • Eremu berdea. Aparkamenduak 4,5 ordu iraun dezake gehienez, lantokien inguruko langileen eskariari erantzuteko.
  • Eremu gorria. Doan aparka daiteke, 15 minutuz gehienez ere, eta 3 ordu itxoin behar da doako beste txartel bat eskuratzeko.
  • Eremu zuria (egoiliarrak). Dagokion eremuko egoiliarrek bakarrik aparka dezakete.

Kontratu berria abian jartzen denean, aparkatzeko 5.544 toki izango dira: 1.418 eremu urdinean, 3.957 berdean eta 23 gorrian. Egoiliarrentzako eremu zurian, azkenik, 146 toki ere izango dira.

Datozen hilabeteetan, kontratu berriak jasotzen zituen TAO eremu berriak zabaltzeko lan egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude