Belitz kaleko pasabidearen eraisketak trafiko-mozketak eta desbideratzeak eragingo ditu asteburu osoan zehar

Hego-ingurabidea egiteko proiektuan aurreikusita dagoen bezala, asteburu honetan, Belitz kaleko goiko pasabidea eraitsiko da AP-8 autobidearen gainean, eta, horren ordez, berri bat jarriko da. Dagoeneko altxatua dago, baina oraindik itxita.

Jarduketa horrek trafiko-mozketak eta desbideratzeak eragingo ditu, ostiral gauetik aurrera autobidean (eraiste-lanak igandean, 21:00etan amaituko dira), eta errepideari berari eragingo dio, bai eta Oñaurreko eta Belitz kaleko sarbideei ere, honako xehetasun hauekin:

MOZKETAK AP-8an:

  • BY-PASS zirkulazioaren bi noranzkoen artean, martxoaren 6an, larunbatean, 00:00etatik 21:00etara (errei bat gaituko da noranzko bakoitzeko).
  • ERABATEKO MOZKETA zirkulazioaren bi noranzkoetan, martxoaren 6ko larunbateko 21:00etatik igandeko (7) 21:00etara.
  • DONOSTIARAKO NORANZKOA ITXITA egongo da igandeko (7) 21:00etatik asteleheneko (martxoak 8) 6:00etara; une horretan irekiko da berriz ohiko trafikoa.

Erabat mozten denean, GI-636 errepidetik desbideratuko dute zirkulazioa, AP-8a itxi behar izan zuten aurreko aldian bezala.

BELITZ KALEA

  • Lanak hasten direnetik (larunbata, martxoak 6, 6:00etatik 8:00etara), goiko pasabidea moztuta egongo da martxoaren 26ra arte (ostirala); egun horretan, trafikorako egokituta egongo da pasabide berria. Arretxe Ugalde poligonotik desbideratuko da trafikoa.

AP-8rako SARBIDEA ITXITA OÑAURREN

  • Larunbatean (martxoak 6), 00:00tik 21:00ak arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude