Konponketa lanak asteazkenean hasiko dira eta Katea auzoaren kasuan 3-4 eguneko iraupena izango dute
Obra arloak jakinarazi bezala, hiriko errepideak asfaltatzeko kanpaina berria martxan dago. Kanpaina honen bitartez Irungo zenbait puntuetako errepideen egoera hobetu nahi da. Mota honetako lanak urte osoan zehar egin ohi dira, taldeka antolatzen dira eta konponketa asko herritarren eskariekin loturik daude.
Azaroaren 11ean asfaltatze kanpaina Katea auzoko Andrearriaga kalera iritsiko da, Tesa eta Errepublika izenez ezagutzen den eraikinaren arteko zatira. 3-4 egunetan zehar, biribilgunetik igotzen den trafikoa zabalik egongo da. Jaitsiera, berriz, ezingo da kale beretik egin eta Hamurgarrieta bidegurutzetik Porcelanas eta Elizatxoko biribilgunetik Cafe Irun-Suhiltzaileen biribilgunera joan beharko da, Kateatik Tesaraino sartu ahal izateko.
Belitz kalea
Bestetik, azaroaren 10eko gauean Hegoaldeko igarobideko pasabideko azken bi piezak iristea aurreikusita dago. Hurrengo goizean, azaroaren 11:00ean, goizeko 8:00etatik 10:00etara Belitz kaleko autopistarako sarbidea moztea aurreikusita dago, zubia osatuko duten piezak deskargatu eta zubiaren beste aldean montatu ahal izateko.
Trafiko mozketa honek Lapitze eta Belitz kaleak lotzen dituen landa-bidean eragina izango du, ordu horietan zehar moztuta egongo baita. Trafikoaren desbiderapen hau behar bezala seinaleztatuta egongo da, Arretxe Ugaldetik autopistara sartu edo Elizatxotik Belirtz kalera eta inguruetara iritsi ahal izateko.
Asfaltatze lanak hirian
Asfaltatzse kanpainaren barnen hobekuntza lanak izango dituzten hiriko kaleak honako hauek dira: Andrearriaga, Letxunborro etorbidea, Bizkaia, GI-636 azpiko pasalekua – Urdanibia Holeta, Luis Mari Tolosa, Misionero Lekuona, Julian Gayarre, Curtidores, Luis de Uranzu, Señor de Aranzate, Policarpo Balzola, Eguzkitzaldea, Cesar Figuerido, Maria Juncal Labandibar, Siutz errepidea y Atalaia Hoteleko sarrerako biribilgunea. Lanak egiteko aurrekontua 709.877,54 eurokoa da eta egikaritza-epea 6 hilabetekoa da. Asfaltia S.L enpresak egingo ditu hiriko errepideen berrikuntza lanak.
Lanen ondorioz, hiriko puntu horietan eta beste zenbaitetan trafikoa desbiderapenak eragin ditzazkete. Trafiko aldaketa guztiak aurretiaz jakinaraziko dira.