Emakumeen Etxeari buruzko parte-hartze prozesuko saioak atzeratu egin dira, aurrez aurre jarraitu ahal izateko esperoan

Indarrean dagoen Alarmaren Egoeraren dekretuak dakartzan murrizketen aurrean, Emakumeen Etxearen gaineko parte-hartze prozesuak saioko parte-hartzaileek atzeratzea erabaki dute. Orain arte, behin izena emateko epea irekita, bilera bat egin da modu telematikoan. Saioa urriaren 29an izan zen, eta, hurrengo bileren nondik norakoei buruz galdetuta, parte hartu zuten pertsonen gehiengo zabal batek erabaki zuen aurrez aurreko topaketak antolatu arte itxarotea, prozesuarekin jarraitzeko.

Saio honen emaitza prozesuan izena eman duten emakume guztiei artean jakinarazi zaie (94 emakume guztira).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude