39. Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloa Irunera iritsiko da

Urte berriarekin batera, Irunera bueltan da Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, beronen 39. urteurrenean: Kultura Arloaren eskutik, hilaren 18tik (asteazkenetik) 21era (larunbatera) bitartean, Amaia KZko auditoriumean, ozeanoen egungo egoerari eta klima aldaketaren ondorioei buruzko 30 film emango dira.

Aurtengo egitarauaren barruan, 26 film labur eta lau dokumental emango dira, doan: 18, 19 eta 20an, 19:00etatik aurrera, eta, 21ean, larunbatarekin, 17:00etatik aurrera. Orduan, Buscando a Dory emango da, Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloa jai giroan bukatzeko eta familia eta kuadrillek arratsalde dibertigarri bat pasatzeko.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, doan, betiko bideetatik: Interneten, Amaia KZko sarrerak saltzeko orrialdean; eta Luis Marianoko turismo bulegoan.

Zinemaz gain, zinema eta itsasoa konbinatzen dituzten argazkien erakusketa bat izango da: Bizinema taldeak prestatuko du, eta auditoriumeko hallean jarriko da, emanaldiak hasi baino minutu batzuk lehenagotik ikusteko. Era berean, photocall bat instalatuko da, eta, harekin lotuta, sariak banatuko dira. Hori dela eta, Bizinema taldeak photocalleko argazkiak sare sozialetara igotzera eta Bizinema aipatzera gonbidatzen ditu parte hartzaile guztiak. BidaShop merkatari elkartea, Telepizza, Coca Cola, Fnac, Brioche Pasquier, This Is Rock, Real Unión Club eta CD Bidasoa elkarlanean arituko dira. Sarrerak txarteldegian eta Amaia KZ-ko webgunean eskuratu ahalko dira, eta, www.cimasub.com helbidean, informazio gehigarria.

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa ikus-entzunezko obren bitartez urpeko mundua ezagutarazteko eta gure itsaso eta ozeanoak errespetatu eta zaintzearen aldeko kontzientzia pizteko jaio zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude