Ladies On Fight antzezlanak Amaia KZa hartuko du larunbatean

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, larunbat honetan, martxoak 11, Amaia KZko agertokia borrokatoki bihurtuko da, LOF. Ladies On Fight antzezlanerako. Eva Guerrero konpainiaren lan horretako protagonista dira Garazi López de Armentia, Leire Otamendi, Helena Wilhelmsson, Estibaliz Villa eta María Urcelay. Emanaldia 19:00etan izango da.

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomiko bat da, eta arteaz bizitzeaz egunero dakarren borroka erakusten du, horren argi-ilunekin. Show businessaren, kultur entretenimenduaren, aukera faltaren eta, azken batean, fokuen atzean ikusten ez den horren guztiaren kritika bat.

Zalantzarik gabe, umorez betetako eguna izango da. Obra gaztelaniaz izango da. Sarrerak Amaia KZren webgunean eskuratu daitezke, baita txarteldegian ere, emankizuna baino ordubete lehenago, sarrerarik geratzen bada. Gonbidapenen prezioa 8 euro da.

Ladies On Fight, KO utziko zaituen antzezlan bat

Borrokatoki bat, lau borrokalari eta zeremonia zuzentzeko arduradun bat. Zer atera daiteke gaizki? LOF Ladies on Fight dantza eta umorea nahasten dituen borrokaldi bat da, eta soken kontra jartzen ditu prekaritatea, lehiakortasuna, eguneroko bizitzako sexualizazioa eta beste gai batzuk, borrokalariak irabazteko noraino iristeko gai diren erakutsiko digun borroka bitxi batean.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude