Konekta zerbitzuak Inauterietako Photocall-a antolatu du larunbaterako

Larunbat honetan, martxoak 1, Konekta zerbitzuak Inauterietako Photocall-a jarriko du Zabaltza plazan. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara gazteek haien mozorroaren oroitzapen bat eraman ahalko dute. Argazkia koadrilan edo bakarka atera ahal izango dute eta argazki hori opari moduan eraman ahalko dute.

Era berean, argazki hori haien sareetan partekatzen badute Gazteartean kontua etiketatuz, 50 euroko eta 100 euroko sarien zozketa batean sartzeko aukera izango dute. GazteARTEan zerbitzutik gazteak mozorratzera eta argazkiak ateratzera animatu dituzte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude