Bidashop merkatari elkarteak hiri-desfilea antolatu dute azaroaren 18rako, larunbaterako. Desfile honen bidez, Irungo hainbat saltokik euren jantziak eta produktuak erakutsiko dituzte. Desfilean adin guztietako modeloek parte hartuko dute eta hiriko kaleetan zehar desfilatuko dute.
Desfilea arratsaldeko 17:00etan hasiko da K.E Albistur dendan eta ibilbidea honakoa izango da: 17:05ean Gu, 17:15ean Zebra, 17:20ean Papel y +, 17:25ean Bost, 17:35ean Jeca Chico, 17:40ean Jeca Chica, 17:50ean Ferreteria Gaztelu, 18:00etan Picking Pack, 18:15ean Jeca Centro eta 18:20ean Zabaltza plazan amaituko da ibilbidea. Desfilearen amaieran Zabaltza plazan hainbat sorpresa egongo direla iragarri dute antolatzaileek.