Gaur aurkeztu da 2025ko Aurrekontu Orokorren proiektua Gobernu Irekiaren Batzordean. Nuria Alzaga Ogasuneko ordezkariak proiektuak barne hartzen dituen inbertsioen berri eman du. Gobernu-taldeak aurkeztutako aurrekontua 98 milioi eurokoa da, eta aurrekontu kontsolidatua 101 milioitik gorakoa, sozietate publikoak barne. Orain talde politikoek 20 eguneko epea izango dute zuzenketak aurkezteko eta, ondoren, abenduko Aurrekontuen Osoko Bilkuran eztabaidatzeko.
Nuria Alzagak zirriborroa “aurrekontu inbertitzaile eta sozialtzat” jo du; izan ere, inbertsio-kapitulurako ia 17 milioi bideratzea proposatzen da, eta politika sozialetarako, 10,5 milioi.Aurten, aurrekontuak 100 milioiak urratzen ditu berriz ere.
Jasangarritasua ardatz
Multzo garrantzitsuenetako batek jasangarritasunarekin lotutako proiektuak biltzen ditu: “Udal-aurrekontuak dira udalen motorra, proiektuak aurrera eramateko. Hiri batek aurrera egin dezan, egiten duena ez ezik, nola egiten den ere kontuan hartu behar da, eta gure hautua modu jasangarrian egitea da”, adierazi du Nuria Alzagak. “Mugikortasun jasangarria eta Isuri Gutxiko Eremua garatzea dira jasangarritasunari dagokionez aurrean ditugun erronka garrantzitsuenetako bi; horregatik, 2025ean 1,3 milioi euro bideratuko ditugu, plan horiekin lotutako hainbat ekintza martxan jartzeko”.
Nuria Alzagak erantsi duenez, “ikusten dugu nola hiritartasuna politika hauen bide berberan doala, izan ere, aurrekontu parte hartzaileen bidez, jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako programak jarriko dira martxan 500.000 euroko aurrekontuarekin bidegorrien luzatze edota aldaketa klimatikoaren ondorioz egokituko diren hiriko espazioetan”. Bloke horretan, IrunBuseko flotaren kontraturako aurrekontua azpimarratu behar da, 1.754.000 eurokoa baita.
Gizarte-politiken aldeko apustua
“Udal-programen ezaugarri bat beti izan da gizarte politikekin lotuta egotea, eta aurrekontu hauek berriro erakusten dute hori. Ongizate arlora bideratutako aurrekontua % 2 handitzea proposatzen dugu”, adierazi du Ogasuneko ordezkariak. “Programak indartzen jarraitzeaz gain, aurten, adineko pertsonak izango dira ardatz, haien zaintzara eta ongizatera bideratutako partidak %60ean handituz”. Horren harira, lehen alkateordeak Udalak etxebizitza publikoaren alde egiten duen apustua azpimarratu du: “Irun hiri tentsionatu gisa deklaratuta, asmo handiko ekintza-plana aktibatuko dugu, eta, beste neurri batzuen artean, hiru urtetan mila etxebizitza jarriko ditugu martxan”. Ogasun ordezkariak adierazi duenez, “2025ean hasiko gara 2 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin, Lastaolan eta Lucas de Berroan aurrera egiten jarraitzeko”.
Mantentze lan txikiak
Inbertsioen kapitulua da proposamen honetako beste bloke handi bat: Inbertsio berri gisa, 700.000 euro proposatzen dira Anaka Etxeen ingurua berrurbanizatzeko bigarren faserako, eta 500.000 euroko aurrekontua, Dunboako kanala birnaturalizatzeko obrarako.
Bestalde, aurreko konpromisoei jarraipena ematen dieten inbertsioen artean, hauek nabarmentzen dira: 3,5 milioi euro, Belartzako aparkalekuko obrarako; 1,9 milioi euro, Arbesko biderako; 600.000 euro, Aduanako eraikina zaharberritzen jarraitzeko; edo 1,1 milioi euro, erabilera anitzeko IAM pabiloiaren proiekturako. Aurrekontu honetan gehien hazi den kapituluetako bat hiria mantentzeari buruzkoa da, %2 gehiago 2024arekin alderatuta.
Ondarea zaintzea da Gobernu Taldea aspalditik lantzen ari den beste helburu nagusietako bat. Alde horretatik, proposatzen da 385.000 euro bideratzea Irugurutzetako ingurua berreskuratzeko eta balioan jartzeko. Europako funtsek finantzatzen duten proiektu bat da.
Multzo horretan sartzen dira inbertsio itzulkorrak ere: “Obra handi horiez gain, ezin ditugu ahaztu pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten jarduera txikiak. Hiri osoan argiteria hobetzeak eta auzoetan asfaltatze kanpainek, adibidez, beren lekua izango dute aurrekontu proposamen honetan”.
Azkenik, Irun ekitaldien hiria dela esan du Alzagak, “udal-gobernuaren beste ardatz estrategiko bat”. “Erakutsi dugu gai garela ekitaldi jendetsuak hartzeko, eta, zalantzarik gabe, kalitatezko aisialdirako aukerak eskaintzeaz gain, hiriko ekonomian ere oso eragin positiboa du. CBAren bigarren fasea irekita eta kultura-jarduerak indartuta, Irun ekitaldien hiri gisa proiektatzen jarraituko dugu, aldi berean gure merkataritza eta ostalaritza dinamizatuz. Errefortzu hori, gainera, neurri handi batean herritarrek eurek egin dute, parte hartzeko aurrekontuen bidez, eta horrek adierazten digu, gainera, irundarrek oso ondo hartzen dituztela kultura-jarduerak”.
Hala nola, Udal Gobernuak udal ekipamenduak sendotzen ditu berriz ere, eta honi esker, 2025ean hiru berrien irekiera espero da: San Miguel auzoko Emigrazio Eraikuntza, CBAko instalakuntza berriak eta Termak.
Zorrak kitatzea
Ogasuneko ordezkariak adierazi du “Udalaren zorpetzeak behera egingo duela datorren jardutean zehar. Mailegu zaharrak ordainduko ditugu, eta laster bakarrik 2022an hasitako kreditu operazioa ordaindu beharko dugu. Honek gure kontuetan balantze positibo bat ematen digu eta aurrezki gaikuntza handiago bat ere. Etorkizuneko kredituetan kontuan izateko zerbait da”.
Azkenik, Alzagak baieztatu du hurrengo egunetan, eta ohiko den bezala, saio ireki bat ospatuko da hiritarrekin aurrekontuen proiektua ezagutzera emateko.
Amaitzeko, lehen alkateordeak azpimarratu du “erantzukizunez egindako” lana dela, eta eskua luzatu die talde politiko guztiei, “proposamen eta sentsibilitateak helaraz diezazkidaten, guztion eta guztiontzako aurrekontuak diseinatze aldera”.