Hauek dira 2025eko Aurrekontu Parte-Hartzaileetako proposamen irabazleak

Irungo Udaleko Gobernu Irekiko eta Herritarren Arretarako arloak Udalaren webgunean argitaratu ditu 2025eko aurrekontu parte-hartzaileen proposamen irabazleak. Arloak adierazi duenez, iaz bezala, boto-emaileen marka hautsi da beste behin ere, hala prozesu orokorrean nola gazteenean.

Prozesu orokorrean 2.564 lagunek hartu dute parte (iaz 2.016 izan ziren), eta 10.830 boto zenbatu dira (8.064 2024an); gazteen prozesuan, aldiz, 257 pertsonak (235 iaz) 932 boto eman dituzte (919 izan ziren 2024an).

Hau da, prozesu orokorreko parte-hartzea %27,18 igo da pasa den urtearekin alderatuta eta botoak %34,30; aldiz, gazteen prozesuaren igoera %9,36koa izan da eta boto guztiena %1,41ekoa.

Sergio Javier ordezkariaren hitzetan, «alaitasun handiz ikusten dugu urterik urte parte-hartzearen markak gainditzen ditugula bi prozesu parte-hartzaileetan. Herritarrak hiria hobetzeko inplikatuta daude, Udala bezalaxe, eta aurrekontu parte-hartzaileak horretarako aukerarik onena dira».

Hona hemen prozesu orokorreko proposamen irabazleak:

MotaProposamenaBoto kopuruaZenbatekoa
OrokorraArtaleku eta Azken Portu udal kiroldegietako instalazioak berritzea eta hobetzea1.09770.000
OrokorraBidegorriak hobetzea1.000200.000
OrokorraKultur programazioa indartzea763150.000
OrokorraZuhaitzak zaintzea, ordeztea eta berriak landatzea, babesleku klimatikoak zabaltzeko eta Irun klima-aldaketaren aurrean egokitzeko, barnean sartuta industrialdeak, bidegorriak, haurren parkeak, etab.74290.000
OrokorraUdaltzainek segurtasuna eta trafikoa kontrolatzeko eta jarraipena egiteko dituzten neurriak hobetzea717150.000
OrokorraDoako kultur ekitaldiak kalean70815.000
OrokorraBerdegune berriak zaintzea, zabaltzea eta sortzea, badaudenak hobetzea eta sentsibilizazio-kanpainak egitea klima-aldaketaren aurreko egokitzapena dakarten ekimenak bultzatzeko683200.000
OrokorraZuhaitzen sustraiek espaloietan egindako kalteak konpontzea631200.000
OrokorraUso populazioa kontrolatzea55525.000
OrokorraKontzertuak sanmartzialetan554150.000
OrokorraKultur jarduerak auzoetan55463.000

 

Hona hemen gazteen prozesuko proposamen irabazleak:

MotaProposamenaBoto kopuruaZenbatekoa
Gazte prozesuaGazteentzako kontzertuak218100.000
Gazte prozesuaZinema aire zabalean17918.000
Gazte prozesuaAisialdiko begirale izateko ikastaroa10918.000
Gazte prozesuaMusika teknoaren jaialdia10230.000
Gazte prozesuaBizikletentzako aparkaleku estalia9925.000

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude