Zer hobetu edo aldatuko zenuke Irunen?

Galdera hau hiriko kaleetan planteatu eta hauek izan dira bildutako erantzunetako batzuk. Irundar askok segurtasunarekin loturiko proposamenak egin dituzte. Beste batzuek, aldiz, trafikoa edo txakurrak aipatu dituzte gure galderari erantzunez. Eta zuk, zer aldatuko zenuke?

Maria Angeles Iparraguirre Estomba:

Nahiz eta Irunen ondo bizi, nire auzoan, zehazki, uste dut pertsona jakin batzuek ez dutela behar bezala jokatzen eta ez dela ezer egiten horren aurrean. Uste dut jendeak ez lukeela gauez kalera irteteko beldurrik izan behar, batez ere neska gazteek.

 

 

 

Maria del Carmen Torres Arjona:

Gustatuko litzaidake kalean polizia gehiago ikustea, uste baitut herritarrak oso babesik gabe daudela. Espaloietatik doazen patineteak kontrolatzeko ere eskatuko nuke; izan ere, askotan abiadura handian joaten dira eta baztertzen ibili behar duzu zu ez harrapatzeko.

 

 

 

Fernando Gómez Alonso:

Uste dut hiriko garraioak hobekuntza merezi duela, adibidez, tren geltokiak. Laster amaitzea espero dugu. Gainera, gustatuko litzaidake bertako poliziak abiadurak kontrolatzea, Colon pasealekua ez dadin izan autoen lasterketagune iraunkorra, abiaduraz eta zarataz betea.

 

 

 

Cristela Calderón Oliveira:

Jabeei eskatuko nieke beren maskoten gorozkiak jasotzeko. Nik ere badut txakurra, baina espaloiek garbi egon behar dutela uste dut. Horrelakorik gertatzen ez bada, gustatuko litzaidake arau-hausleak zaintza kameren bidez zigortzea.

 

 

 

 

Lucia Ríos Salazar:

Hiri hau seguruagoa izatea gustatuko litzaidake. Ez da atsegina kalera irtetea eta konfiantzarik transmititzen ez duen jendearekin topo egitea, batez ere haur txikiak dituzunean. Poliziak askoz gehiago kontrolatu beharko luke hori.

 

 

 

Hodei Gomez Bilbao:

Orain nire kezkarik handiena segurtasuna da. San Migel inguruan jende arraro asko ibiltzen da gauetan, eta polizia pasatzen bada ere, askotan ez du ezer egiten. Azkenaldi honetan errepikatzen ari diren gauzak dira, eta uste dut arazo honek arreta handiagoa behar duela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude