Bideozanintzako zortzi kamera berri instalatu dira hirian segurtasuna indartzeko

Herritarren Segurtasunaren arloak herritar guztiei jakinarazten die beste zortzi kamera instalatu dituela hirian, zaintza indartzeko eta Udaltzaingoa bitarteko gehiagoz hornitzeko. Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Itun berrian ageri den neurria da. Kamera berriak Luis Marianon, Behobian, Euskal Herria hiribidean eta San Miguel auzoan daude.

Sergio Javier Herritarren Segurtasuneko ordezkariak esan duenez, Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Ituna berrituta, konpromisoa hartu genuen hiriko segurtasuna hobetzeko neurri gehiago abian jartzeko. “Polizia kaleetan presenteago egotearen alde egiten dugu, herritarrengandik gertuago, baina, horrez gain, agenteek beren egitekoetarako baliabide egokiak dituztela bermatu behar dugu”, adierazi du Herritarren Segurtasuneko ordezkariak. Kamera berri hauen instalazioak on egingo dio guztion segurtasunari».

Aurreko asteazkenean, martxoaren 6an, Udaleko talde politiko guztiek Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Ituna berritu zuten, hiriko segurtasuna eta bizikidetza hobetzeko printzipio komun eta lehentasun batzuk adostuta. Dokumentuaren xedea da prebentziozko ekimenak egitea, hala polizialak nola judizialak, gizarteko giroa eta herritarren ongizatea hobetzen jarraitzeko. Teknologia honek bide publikoan jazotzen diren intzidentziak argitzen lagunduko du, baita hirian antolatzen diren ekitaldi eta jardueren jarraipena hobetzen ere. Kamera berriak Luis Marianon, Behobian, Euskal Herria hiribidean eta San Migel auzoan daude.

Bestalde,  Sergio Javierrek gaineratu duenez, «hobekuntza hauekin aurrekontu parte-hartzaileetan maizen agertzen den eskari bati erantzuten diogu: Udaltzaingoaren sistemak hobetzea eta eguneratzea, hain zuzen, herritarren segurtasuna eta trafikoa hobeto kudeatzeko eta kontrolatzeko».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude