Irun futsal taldeak areto futboleko bigarren txapelketa antolatu du 

Irun Futsal Gabarrari taldeak areto futboleko txapelketaren bigarren edizioa antolatu du. Txapelketa Uranzu frontoian jokatuko da martxoaren 26an eta 27an. Guztira, 16 taldek izango dute txapelketan parte hartzeko aukera. Lehiaketan izena emateko bide ezberdinak daude aukeran.

Taldeek 15 urtetik gora dituzten 7 eta 10 jokalari artean izan beharko dituzte, nahiz eta zelaian 4 jokalari eta atezaina bakarrik lehiatuko diren. Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartzeko eta areto futboleko arau guztiak errespetatu beharko dira jokoan.

Txapelketak bi fase ezberdin izango ditu: taldekako fasea eta azken fasea. Txapelketako irabazleentzat sariak egongo dira, klubaren kolaboratzaileek emandakoak. Txapelketa martxoaren 26an, asteartean, 9:00etatik 14:00etara eta martxoaren 27an, asteazkenean,  9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara jokatuko da.

Izen emateak

Txapelketan parte hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea egiteko @irunfutsal Instagram kontura mezua bidali, irunfutsal@gmail.com helbidera idatzi edo 653 72 62 49 zenbakira deitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude