COVID-19ari aurre egiteko osasun-agintariek emandako osasun eta segurtasuneko neurriak betearaztea da, gaur egun, Udaltzaingoaren lanetako bat. Horretarako, hiriko kale, plaza eta parkeetan ibiltzen dira udaltzainak, eta indarreko araudia gogorarazten diete herritarrei, neurriak betetzen direla bermatzeko, jendeak kalean edaten ez duela ziurtatzeko eta, beharrezkoa denean, dagozkion zehapen-proposamenak aurkezteko.
Horrela, aurreko aste honetan, apirilaren 12tik 18ra bitartean, Irungo udaltzainek neurriak betetzen direla bermatzeko zenbait jarduketa egin dituzte. Horien artean, aipatzekoa da 107 salaketa jarri dituztela Osasuneko sailburuak emandako indarreko arauak urratzeagatik. Salaketa horietako gehienak (93) kalean ibiltzeko eskubidearen, ordutegien eta baimendutako gehieneko pertsona taldeen mugak ez betetzeagatik jarri dira; maskaren erabilerari buruzko araudia ez betetzeagatik 7 salaketa jarri dira; eta beste hiru ostalaritza, jatetxe, joko-areto eta apustu-lokalen ordutegien mugak ez errespetatzeagatik.
Aldi berean, eta gaur egungo egoerarekin lotuta (murrizketan taberna eta jatetxeetan, mugikortasuna murriztea gauez, etab.), udaltzainak etxeetara joaten ari dira, herritarren abisuak jasotzen baitituzte eragozpenak direla eta. Gaueko ordu txikietan, etxebizitza batzuetan zarata egiten ari direlako izan ohi da. Alde horretatik, Udaltzaingoak 3 salaketa-akta ireki ditu aste honetan, dagokion udal-ordenantza urratu eta bizilagunei eragozpenak eragiteagatik.
Irungo Udalak ezarritako neurriak betetzen jarraitzeko eskatu nahi die herritarrei. Hona hemen funtsezko gakoak: maskara ezinbestean jantzi behar da beti, oinarrizkoa da eskuen higienea zaintzea, pertsonen arteko distantzia gorde behar da eta ezinbestekoa da lokalen gehieneko edukiera errespetatzea, jende-pilaketa handiak saihesteko.