Apirilaren 8a, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna

Gaur, 2021eko apirilaren 8an, Kale Dor Kayiko elkarteak eta Kera emakume ijitoen elkarteak Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Gaur, 50 urte bete dira munduko hainbat tokitako erreferente diren ijitoak Londresen Ijitoen Munduko I. Biltzarrean (1971) elkartu zirenetik, mundu osoko ijito-komunitateak bateratzeko eta haien onarpena lortzeko. Horrela, erabaki batzuk adostu zituzten gure herriarentzat, hala nola gure bandera, gure ereserkia (Gelem Gelem) eta Herri Rom izena.

Gaur harrotasun, errekonozimendu eta gure nortasun kulturalaren aldarrikapen eguna da, historia eta kultura propioa duen herria garelako, ia 600 urte daramatzagulako Euskadin eta, beraz, lurraldean dagoen mosaiko kulturalaren parte garelako.

Gizarte justuago bat nahi dugu, gure nortasuna errespetatuko duena eta gainerako pertsonen aukera berdinak eskainiko dizkiguna. Gure “Romanipen” (identitatea) mantendu nahi dugu, eta ijitoak izaten jarraitu, harrotasunez eta duintasunez.

Horrela, gaur Palmera Montero gunean gure historia eta kulturari buruzko tailer bat garatu dugu, gure burua ezagutzera emateko, ikusarazi eta gure egunean protagonismoa izateko, ekuazio hau oso argi baitugu: “Ezagutu + Onartu = Errespetatu”.

Gogora ekarri ditugu gure jatorria, India, Europan zehar Penintsulara (1425) iritsi arteko bidaia, mendeetan jasandako jazarpenak, gure hizkuntza, erromanesa, eta hemen kaloa, gure ijito balioak, gure ohiturak, gaur egun bizirik dirautenak.

Gure herria bizitzen ari den eraldaketa positiboari buruz hausnartu dugu, gure egungo eta etorkizuneko erronkei buruz, etorkizunerako prestakuntzak duen garrantziari buruz, partaidetza sozialari buruz…, alde guztietatik aberasgarria izan den goiza.

Ondoren, Ibarlara joan gara eta ibaira hurbildu gara “ibaiaren zeremonia” tradizionala ospatzera, kandelak piztuz eta lore-hostoak jaurtiz gure arbasoen oroimenez, gure historia gogoratzeko eta gure nortasuna indartzeko, gaur egun eta etorkizunean.

SASTIPEN THAJ MESTIPEN!!

OSASUNA ETA
ASKATASUNA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude