Lehiarako garai iritsi zaie Txingudi Errugbi Taldeko jokalariei. Asteburu honetan aurtengo Euskal ligetan debuta egingo dute Zaisa Txingudi eta Biok Txingudik. Larunbatean 16:30ean, etxean jokatuko du Zaisa Txingudik Iruña RCren aurka. Nafarrek bere parte hartzea pasa den asteburuan hasi zuten bonus puntu bat lortuz Uni Bilbo Cren aurka jasotako porrotan eta laugarren kokatzen dira sailkapenean.
Ondo ezagutzen dute elkar bi taldeek, izan ere, denboraldiaurrean lagunartekoa jokatu zuten Lekarozen eta, azken boladan, nafarrak izan dira behin eta berriz gailendu direnak. Norgehiagoka hartan ikusitako gabeziak lantzen aritu dira Iñigo Camarero Taus eta Leire Muñoz Cao taldearekin batera eta lan txukuna egiteko prest daude.
Biok Txingudik, aldiz, igandean hasiko du bere bidea 2024/25 Euskal ligan Arrasate/Eibar Bren aurka. Partida Eibarko Unbe zelaian jokatuko da 12:00etatik aurrera. Aurkari gogorra da Debagoieneko taldea, baina Txingudik haien aurka irabaztea zer den badaki. Pasa den denboraldian, bi taldeen arteko bi partidak irabazi zituzten mugakoek.
Ligako bigarren jardunaldia 16 eta 18 urte azpikoak
16 urtez azpiko taldeak Iruñan jokatuko du La Unicaren aurka igandean 11:30ean. Aurreko asteburuan Plaiaundin lortutako garaipenari esker, Txingudi/Baztan hirugarren sailkatzen da ligako B multzoan.
Gabiria Txingudi/AVK Bera Bera/Baztan 18 urtez azpikoak, aldiz, ez zuen hain ondo hasi liga etxean Durangoren aurka eta azkeneko postuan kokatzen da. Larunbatean Getxora joango dira bertako taldearen aurka 16:15etan jokatzeko.