Irungo IAM pabiloiaren proiektua Madrilen aurkeztu da

Cristina Laborda Irungo alkateak, Goizane Alvarez Kiroletako foru-diputatuarekin, Francisco V. Blázquez Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentearekin eta Borja Olazábal Kirol ordezkariarekin batera, Manuel Rodríguez Kirol Kontseilu Nagusiko presidentearekin Madrilen bildu ziren atzo. Bertan, Irungo IAM pabiloiaren proiektua aurkeztu zuten. Bileran proiektuaren xehetasunak eta ekipamenduaren infografiak jasotzen dituen dossier bat eman zioten Kontseiluko presidenteari.

Hain zuzen ere, alkateak jakinarazi dionez “Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Espainiako Eskubaloi Federazioaren arteko proiektu bat dela eta ibilbide luzea egin dutela ekipamendu hori lortu nahian. Azpiegitura hori aukera handia da, ez soilik hiriarentzat, baita Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat ere, lehen mailako kirol-instalazioetan erreferente izateko”. Horren harira, alkateak adierazi du “proiektu itxaropentsua eta aldi berean asmo handikoa dela eta horregatik administrazioen lankidetza eta inplikazioa behar dela”.

Bilera horretan, Labordak azaldu du Bidasoa Kirol Klubak ekipamendu hau eraikitzeko beharra duela: “Pabiloi horrek Bidasoa taldearen partiden egoitza ere izan nahi du, espazio bat behar baitu Europako lehiaketak jokatzeko. Dagoeneko premiazko kontua bihurtu da Klub historiko horrentzat, eskubaloiaren erreferentzia baita herrialde osoan, eta historiako euskal talderik sarituena da. Europako Kopa irabazi izana da mugarri garrantzitsuena bere kirol-ibilbide bikainean”.

Gainera, Labordak presidenteari gogorarazi dio badela pabiloi horrek martxan noiz egon behar duen zehazten duen funtsezko mugarri bat, zehazki, 2029ko Eskubaloiko Munduko Txapelketa, non Irun egoitza nagusia den.

Bileran zehar, Kirol Kontseilu Nagusiko presidentea oso interesaturik egon da proiektu hau ezagutu nahian, zein bere hitzetan, “Irungo hiriaren apustua kirolarengatik azpimarratzen du, Estatuko kirol azpiegitura sendotzeaz gain, eta aukera leiho bat irekiz nazioarteko ekitaldi handiak antolatu ahal izateko”.

Rodríguez Uribesek baloratu du proiektu honek, KKNak xeheka ikertuko duena, “egonkortasunaren helburuekin lerrokatzen da”, eta era berean, “komunitate lokalean legatu iraunkor bat sortzen du, gazteen eta helduen arteko kirolaren promozioaren bidez naiz aktibitate ekonomiko, sozial, kiroletako eta kulturalak pabilioi honetarako loturik egongo zirenak”.

Kirol Estatu-Idazkariak bat egin du alkatearekin “oso garrantzitsua izango dela administrazio publikoen arteko lankidetza” Espainiako Eskubaloi Federazioak ziurtatzen duen proiektu hau egi bihurtzeko, kontuan izanda Irun 2029ko Emakumeen Munduko Txapelketaren egoitzetako bat izango dela. “Ekitaldi mundial honen kudeaketan zehar, erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa izango da, kirolaren bidez gure nazioarteko ospea indartzeko partekatutako helburu horretan”, baieztatu du.

Bestalde, Goizane Álvarez Kirol diputatuak adierazi duenez, “Irungo pabiloiaren proiektua Bidasoak Europan berriro lehiatzeko dituen beharrei erantzutea da. Irunek 2029ko Emakumezkoen Eskubaloiko Munduko Txapelketako anfitrioietako bat izan nahi du, eta hori lortzeko Kirol Kontseilu Gorenaren laguntza izatea espero dugu “.

Horrela, Espainiako Eskubaloi Federazioko Presidenteak azpimarratu nahi izan du “bilera hau 2029ko Emakumezkoen Munduko Txapelketaren oinarriak jartzeko diseinatuta ditugun jardueren egutegiaren parte dela. Irungo instalazioak txapelketaren azken fasea hartuko du, ekipamendu berritzaile eta polifuntzional baten aldeko apustua eginez, erreferentziazko espazio bat bihur dadin Euskadirentzat ez ezik estatu osoarentzat ere bai”.

Francisco V. Blazquezek aitortu zuenez, “beti izan dugu Kirol Kontseilu Gorena organo aholku-emaile gisa, eta uneoro jaso dugu babes osoa Munduko Txapelketa hau antolatzeko; beraz, funtsezkoa da lehen eskutik ezagutzea azken fasea hartuko duen instalazioa, zalantzarik gabe ekitaldiaren ikur handienetako bat izango baita”.

“Administrazio guztien artean, zehazki Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean lortutako adostasuna funtsezkoa izan da horrelako proiektu bat garatzeko; horregatik, sinergiak batuta, Kirol Kontseilu Gorenari aurkeztu nahi izan zaio” esanez amaitu zuen federazioko presidenteak.

Azkenik, Irungo alkate Cristina Labordak eskerrak eman nahi izan dizkio Kirol Kontseilu Goreneko presidenteari proiektua ezagutzeko izan duen prestutasunagatik, eta baita erakutsi duen gertutasunagatik eta xalotasunagatik ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude