2022ko udan antolatutako ekintzek esperotako arrakasta izan dute

Irungo Udalak uztaileko eta abuztuko hiriko baliabide turistiko nagusiei buruzko lehen datuak jaso ditu. Oiasso erromatar museoa eta Dies Oiassonis jaialdia erakargarri funtsezkoenetako bat izan dira.

Oiasso museoak uztailean eta abuztuan 10.768 bisitari eta erabiltzaile jaso ditu. 2021eko datuekin alderatuta bisitarien kopuruan igoera % 60koa izan da. Museoaren emaitzak % 8 baino gehiago hobetu dira erromatar jaialdiaren datuak kontuan hartu gabe ere. Nabarmentzekoa da bisitari gehiago etorri direla museoaren erakusketak bisitatzera, bai erakusketa iraunkorra, bai aldi baterakoak ere.

Dies Oiassonis erromatar jaialdiaren itzulerak jende ugari erakarri du antolatutako jardueretara. Gutxi gorabehera 4.000 lagunek hartu zuten parte uztailaren 14tik 17ra bitartean antolatutako jardueretan. Egun horietako bero olatuak ez zuen jaialdiaren XII. edizioaz gozatzea ekidin.

Irunen nortasuna
Irugurutzetako bisita gidatuek, Santa Elenako nekropoliko bisitek eta tailer didaktikoek 1.124 bisitari eta erabiltzaile erakarri dituzte guztira. Kontzertuek eta bestelako ekitaldi kulturalek 694 pertsona erakarri dituzte uztail-abuztuetan. Azken horien artean, Santa Elena egunaren ospakizunen arloko jarduera tradizionalak nabarmendu behar dira, abuztuan. Euria gogoz egin zuen arren, abuztuaren 18ko ate irekien egunean 123 bisitari izan genituen, eta abuztuaren 20an beste 283 pertsonak bisitatu zuten ermita, San Juan-Alde Zaharreko auzo elkartean antolatutako ekitaldietan.

Frantziatik etorritako bisitari eta erabiltzaileen kopurua hirukoiztu egin da aurreko urtearekin alderatuta, eta estatu barruko turistekin batera museoko bisitarien % 39 dira. Azken horien artean, Madrildik, Kataluniatik eta Andaluziatik datoz gehienak.

Irunen udan egin daitezkeen planak jasotzen ziren, beste datu batzuen artean: bisiten ordutegia, Oiasso Museoko eskaintza eta bisita gidatuak, eta abar. Eskuorri horiek turismo bulegoetan banatu dira, eta informazioa eskuragarri egon da turismoari buruzko webguneetan eta sare sozialetan ere.

Irun plan ona da
Irungo hotelek udan izandako okupazio datuak bisitari kopuru handi horren isla dira. Uztailean hiriko hotelen okupazioa % 94koa izan da eta abuztuan, berriz, % 97koa. Horrela, 2019ko datuak, murrizketarik gabeko azken udako datuak, hobetzea lortu da: 2019ko uztailean eta abuztuan okupazioa % 90ekoa izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude