Gaur 17:00etatik 19:00ak bitarte ez da musikarik izango Ficobako feria eta atrakzioetan

Gaur 17:00etatik 19:00ak bitarte ez da musikarik jarriko Ficobako feria eta atrakzioetan, behar bereziak dituzten haurrek barrakez gozatzeko aukera izan dezaten. Irunen horrelako neurri bat hartzen den lehen urtea izango da eta ekainaren 20an horrela egin zen.

Feriak eta atrakzioak uztailaren 1era arte egongo direla zabalik. Prezioak honakoak izango dira:

– Haur-atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 3,20 €, (6 bidaiatarako abonua, 15 €)

– Helduentzako atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 4,00 €

– Atrakzio berezia edo berria: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 5,00 €

Gainera, hau izango da datozen egunetarako ordutegia:

  • Ekainaren 26an, astelehenean:  17:00etatik 22:00etara.
  • Ekainaren 27an, asteartean: 16:30etik 23:00era.
  • Ekainaren 28an, asteazkenean: 17:00etatik 00:00etara.
  • Ekainaren 29an, ostegunean: 16:30etik 02:30era.
  • Ekainaren 30ean, ostiralean: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 02:30era.
  • Uztailaren 1ean, larunbatean: 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 03:00era.

Azkenik, prezio herrikoeien azken eguna ekainaren 27a izango da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude