Ekoetxea Txingudik Plaiaundi deskubritzeko irteera proposatzen du 

Ekoetxea Txingudi Plaiaundiko naturgunea deskubritzeko irteera propsoatzen du. Padurako balio naturalak, historikoak eta ekologikoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Irteera irailaren 16an, larunbatean, egingo da, goizeko 10:00etan hasita. Publiko helduari zuzendutako ekintza da eta ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da. Ekintzan parte hartzeko, Ekoetxea Txingudiren webgunean izena ematea beharrezkoa da.

Esperientzia honen bidez, hegazti migratzaileak babesteko nazioartean ezaguna den paisaia berezi bat ezagutuko dugu. Ibilbide osoa Plaiaundiko Parke Ekologikotik igarotzen diren bidezidorretatik izango da. Tarte horretan, parkearen barruko aintzirak eta marearteko hondartza bisitatuko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude